Aurreko igandean izan genituen Tolosako zezenplazan Jesulín, Cordobes eta Rivera Ordoñez toreroak. Ni, egia esan, ez nintzen herenegun arte enteratu ere egin, egun hartan ikusi bainuen kalean  hori iragartzen zuen lehen kartela. Argi dago ez naizela giro taurinoetatik oso gertu ibiltzen :-)Jakina da bestalde, aintzinako kontuak direla zezenketak. Greziakoa baino lehenagokoa den Kretako Zibilizazio Minoikoan zezenketak ohikoak zirela jakina da esate baterako, eta Wikipediak ere hau guztia berresten digu.    Kreta-ko Knossos-ko jauregiko fresko batetan jendea zezenen gaine...


Komunikabideetan ikusiko zenuten lez, Sao Paulo 1957 erakusketa ireki berri dute Alzuzako Oteiza Museoan. Orain 50 urte irabazi zuen hain zuzen Jorge Oteizak Sao Pauloko arte bienala, eta erakusketa bat antolatzeko aitzikirik behar izatekotan, hauxe bai dela dudarik gabe luxu guztiez primeran antolatzeko aitzakia perfektua. Bai horixe!Jorge Oteiza eta bere emazte Itziar, Huarte senar-emazteekin Sao Pauloko saria ospatzenBestalde, aurtengo Udako Euskal Unibertsitatean ere izan behar du Oteizak bere tartea. Harrigarri xamarra den arren gainera Yoga-rekin erlazionatua.BAI! BAI! OTEIZA ETA YOGA...


Gaur goizean gaur8.com webgunean honako albiste hau irakurri dut.Eguna alaitu dit, eguna alaitu da (konturatuko zinetenez ;-).Bertan, Oteiza Museoko zuzendari den Pedro Manterolak honela dio datorren urtean Oteizaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko prestatzen ari diren ekitaldien inguruan:"Ordurako badago beste ideia bat ere, Victor Erice zuzendariak film bat egitearena, ez gaur egun dauden dokumentuen erreportajea, Oteizak nahi zuen museoaren ingurukoa baizik. Oraindik finantzapena zehaztu gabe dago eta ikusiko dugu aurrera ateratzen den. Polita litzateke. Nik ere egindako lanaren arrasto...