Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Mintzakide egitasmoaren matrikulazio kanpaina urriaren 1etik 26ra egonen da zabalik. Ikasturteari azaroaren 9an hasten den astean ekingo diogu. Aurretik hainbat aurkezpen hitzaldi eginen ditugu Iruñerrian eta Tafallan.Hurrengo asteetan zehar informazio gehiago emanen dizuegu.Izena ondorengo tokietan eman dezakezue:- Antsoain: Antsoaingo Euskararen Patronatua- Aranguren: Udaleko Euskara Zerbitzua- Atarrabia: Karrikaluze elkartea- Berriobeiti: Udaleko Euskara Zerbitzua- Berriozar: Udaleko Euskara Zerbitzua- Burlata: Zaldualde euskaltegia- Iruñea: Karrikiri elkartea eta Arturo Campion, Iruñe...


2008-09 ikasturtea prestatzen hasi gara dagoeneko. Ikasturte honetan izena eman nahi duten partaide guztiek data hauetan egin beharko dute eta toki hauetan. Izena emateko datak: Urriaren 1etik Urriaren 20ra. Izena emateko tokiak: Aranguren: Udaleko Euskara Zerbitzua.Atarrabia: Karrikaluze elkartea.Barañain: Sahats euskaltegia.Berriobeiti: Udaleko Euskara Zerbitzua.Berriozar: Udaleko Euskara Zerbitzua.Burlata: Zaldualde Euskaltegia.Iruñea: Karrikiri elkartean eta  Arturo Campion, Iruñezar, eta Irrintzi euskaltegietan.Tafalla: Udaleko Euskara Zerbitzua.Uharte: Zubiarte euskal...