Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko , diru bilketa kanpaina abian jarri dugu gaur goizean. 28 egun ditugu helburua betetzeko. Mezu honen bidez, kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz bihotz bihotzez. http://euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin egin dezakezue zuen ekarpena eta babesle txapa, katilua edo kamiseta lortu.   Edozein zalantza izanez gero edo laguntza behar izatekotan deitu edo idatzi mesedez.  Eskatu duzuen bezala, hona hemen EKARPENA NOLA EGIN PDF.     KANPAI...


Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean. Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate egunean, ospatuko dugu. Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 7etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean. Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, zozketak, abestiak .... Aukera paregabea beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera pa...


29. garren buletina.

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2012-12-01 10:54

Ikasturte hasierako buletina." Mintzakide 29.buletina."">Sakatu irudian buletina inprimatzeko. Buletina paperean jaso nahi baduzu, mezu bat bidali gure epostara: mintzakide1@gmail.com Izena emateko data garrantzitsuak:Abenduaren 6tik 9ra , Durangoko azokara joateko autoa partekatzeko proposamena. Durangoko Azoka"Cargando...">-Abenduaren 21erako Ikasturte hasiera ospatzeko, Santo Tomas Txistor jate egunean.Ospakizunera joateko izen-emate fitxa-Abenduaren 22a, Ibilbide Osasungarriak. Antoine d´Abadie gaztelua. Hendaia.Ibilbide Osasungarriak Izen-emate fitxa- Mintzakide Txirringa Taldea....


Heldu den asteko larunbatean, azaroak 6, Iruñean Kantuz berezi bat egin behar dugu 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenarekin bat eginez.Egun osoko egitaraua antolatu dute eta saio berezi bat egiteko gomitea luzatu ziguten, Nafarroaren inguruko kanta batzuk abesteko.Datozen egunotan erabiliko dugun kantutegia blog honetan  argitaratuko dugu, nahi duen orok jaisteko. Dena dela, egun horretarako beste 500 bat liburuki inprimatuko dugu partaideen artean banatzeko.


Aste honetako larunbatean, urriaren lehenbizikoan, ohitura den bezala, IRUÑEAN KANTUZ ekimena burutuko da.Ikasturte honen hasieran esan genuen bezala, gure kantutegian badira oraindik ongi ezagutzen ez diren kanta batzuk eta horiei helduko diegu. Emeki-emeki arituko gara ikasten eta kantatzen. 5 urte hauetan asko hobetu dugu, bai antolakuntzan baita musika mailan ere eta datozen urteetarako erronka berriei ekinen diegu. Aurten nobedade batzuk izanen ditugu eta poliki-poliki, gauzatzen diren heinean azalduko dizkizuegu.Beraz, badakizue, larunbat honetan, eguerdiko 12etan, mercaderes plazan. ...


Abuztuaren hondarretan gauden honetan, beste kantu bat jarri dizuegu ikasteko. Eta gogoratu heldu den asteko larunbatean, irailak 4, Iruñean Kantuz ekimena berriz ere abiatuko dela eta bere seigarren urtea hasiko duela. Phartitzeko tenoria


Uztailaren lehen larunbata dugu aintzinean eta beti bezala, Iruñeko karriken barna ibiliko gara kantari. Gainera Sanferminen atean gaudelarik jai giroa nagusituko da, sorpresa bat baino gehiago izanen dugularik.Aurrekoan esan genuen bezala, Riau Riau eta Entzierroetan abesten den kanta ere eginen dugu, euskaraz beti ere.Bestalde, Sanferminetan ere zenbait proposamen izan dugu kantari ibiltzeko eta aste honetan, emeki-emeki, horren berri emanen dizuegu.Beraz, adi egon eta larunbat artio!!!!!


Larunbat honetan, beti bezala, Iruñeko karriken barna ibiliko gara, kantari.Eta Sanferminetako giroa somatzen hasia den horretan, uztailaren 3rako ere gomitea eta oharra egiten dizuegu.Uztailaren 3an saio berezia izanen da eta aurreko urteetan bezala arrakastatsua izatea nahi dugu. Horretarako parte hartzea eta batez ere koordinatzea ezinbestekoak dira.Bestalde Riau-Riau eta entzierroetan Sanfermini abesten zaion kanta euskaraz ere abestuko dugu, beraz hasi ikasten: Honatx karaokea: Eta entzierroarena: Entzun arren San Fermin, zu zaitugu patroi, zuzendu gure oinak, entzierro hontan...


IRUDIETAN

No profile photo IRUÑEAN KANTUZ | 2008-09-01 18:49

Youtubek ez digu uzten erresoluzio handiko bideoak sartzen, profesionalek egin arren. Honatx bigarrena.


IRUDIETAN

No profile photo IRUÑEAN KANTUZ | 2008-09-01 10:57

Ekaineko saioa grabatu genuen eta hortik bideo batzuk atera. Honatx lehena.


Larunbat honetan, irailak 6, beti bezala, eguerdian eta Mercaderes plazan ekinen diogu ikasturte berriari.Eta datozen hilabetetan izanen dugun egutegia hauxe duzue:Urriaren 4an, azaroaren 8an eta abenduaren 13an.Dena dela pixkanaka-pixkanaka emanen dizuegu argibide gehiago.


Kaixo lagunok, urtero legez, oporretatik bueltan eta berehala ekin diogu gureari. Ikasturte honetan, bistan denez, nobedade handi batekin: BLOGA. Hau tresna bat besterik ez da, guztiondako irekia, ideiak, berriak, argazkiak, bideoak eta bestelako informazioak eta argibideak emateko balioko duena. Emeki-emeki arituko gara osatzen eta betetzen.