Bai, atez atekora aldatu naiz, edo bihurtu ia-ia kontu honen inguruan eztabaidan dabiltzanak entzunda, erlijio edo sinesmen kontu batez ari garela ematen baitu azkenaldian. Ogia ematen didan eskualdeko super reportero lana dela eta, oso gertutik bizi izan dut Goierrin jasaten ari garen iskanbila eta kontu honen inguruan nire buruan garatu den prozesua azaltzea gustatuko litzaidake gaur blog honetan. Insteresik baduzue, ongi etorri. Memoria dudanetik birziklatu dugu nire etxean. Beti egon izan da paper eta kartoientzako kaxa bat sukaldeko leiho ondoan, ontzi eta tetra brikentzako beste bat s...


The Sixth Sence-n umea hilda zegoen hasieratik eta Bruce Willis ez zen konturatu, Seven-eko hiltzailea Brad Pitt da baina ez nuen oso ondo ulertu The Fight Club-en zer gertatu zen berekin, que puto David Gale… Berak akabatu zuen orduan!, Zein demontre da Slevin?!, Aaaaaaahh badakit! Ez, ez dut Memento ulertu, ai amaaaa!! Eduardo Noriegak bere buruaz beste egin du!, joder! Tximu madarikatuak! Askatasunaren estatua berdin-berdin bat egin dute! Hondartza ondoan ordea xarma asko galtzen du… Tximuak… Zer? Tontoa naizela pentsatzen ari zarete ezta? Ez dudala pelikula bat ber...


Aitortzen dut, zaila da ni mendira eramatea (beno, mendira edo ibilaldi puta batera). Gainera, normalean mendira edo kirola egitera ez joateak forma puntu kaskarra eskaintzen du eta horrek aldi berean, mota horretako planekin bat ez egiteko aitzakia ezin hobe bat. Hala ere, onartu beharrean nahiz baita ere, txango bat egin ostean gorputza zeharkatzen dizun sentsazioa ederra dela. Bi errealitate hauek medio, noizean behin animatzen naiz espedizio txikiren batera, beti ere, pasatu gabe. Igande honetarako Urederrera joateko gonbitea egin zidaten eta nahiz eta hasieran ez nuen oso garbi ikusi, ...


Low cost. Makina bat aldiz ikusi ditut bi hitz magiko hauek Aste Santuko oporretan zehar eta egia esatea nahi baduzue, soberan kezkatu nau. Gogoan dut termino hori entzun nuen lehen aldia. Airelinea berri batzuei lotua iritsi zen nire belarrietara eta ikaragarri poztu ninduen hegaldien demokratizazio iraultzaile hark. Ordurate, garestia zen oso hegazkin bat hartzea eta oso gutxiren esku zegoen, edo oso noizean behin bakarrik egin zitekeen zerbait zen. Demokratizazio horrekin, sekula baino gertuago zeuden Vietnam, Peru edo Islandia. Zeinen ongi ezta? Gerora, krisia etorri zen eta low cost ho...


Pasa den astean CAFeko langileek buruturiko manifestazioa grabatzen ibili nintzen. Prentsaurrekoa grabatu ostean korrika jo nuen Telefonikako aldapan gora mila lagunetik gorako aldarrikapena leku on batetik hartzeko. Ematen ez badu ere nahiko azkarra naiz korrika eta Ganbo izeneko muinoan zai nintzen manifa noiz iritsiko. CAFeko manifestazioa from GITB on Vimeo. Halako batean, ondoko portaletik hirurogeita hamar urtetik gora edo izango zituen gizon bat atera zen: - ¿Van a arregar esta calle también? -Galdetu zidan itxaropentsu. - No, estoy esperando a los de CAF que vienen en manifestac...


Oso transzendental jartzen ari naiz azkenaldian… Unibertsoa gora eta unibertsoa behera. Goiberrirako Artola jaunak eta biok aurkeztu genuen lehen bat eta batean horixe izan zen bota nion gaia. Letretakoa izan naiz beti, oso. Hala ere, badira gai batzuk beti jakinmina sortu didatenak. Horien artean nola ez, guztiaren jatorria eta gure errealitateari mugak jarri behar izatearen beharra (oso filosofikoa ematen du honek guztiak beraz letretakoa izaten jarraituko dut agian…). Kontua da, azkenaldian lurraz kanpoko bizian pentsatzen aritu naizela. Beti izan dut gustoko zientzia fikzioa (bai, frik...


Maria bankura doa eguerdiko ordubata terdiak aldera. Goizean okindegian bildu duen dirua, bera ete bere kidearen artean orain hamabost urte zabaldu zuten kontuan sartzera doa. Hirurogehi urte inguruan dabil Maria eta okindegitik bankura doala bera gaztea zenetik gauzak zenbat aldatu diren pentsatzen doa. Erabaki ona hartu zuen etxeak garbitzeari utzi eta bere lagun Carmenekin okindegia irekitzea erabaki zuenean. Bere hizkuntza eta kulturaren alde egin zuen borroka Mariak gaztetan. Denborarekin, auzi horiek garrantzia galtzen joan ziren egunero indartsuago ikusten bait zuen bere hizkuntza k...


Protestan, beti protestan… Behin baino gehiagotan entzun dut kritika hori nire bizitzan zehar baina zer nahi duzue esatea? Ikaragarri gustatzen zait! Beti nahiago izango dut gainera, ikuspegi kritikoa izan eta alde guztietakoei egurra banatu, batzuen atzean jarri eta akatsak beste guztiengan soilik ikustea baino… Hala ere, autokritika egitea gauza osasuntsua izan ohi da eta gaurkoan proposamen eraikitzaile batekin nator. Hona hemen nire opari bat gure alkate zein zinegotzi guiztientzat. Nola konpondu etxebizitzaren arazoa gure herrietan! Ez horregatik! 1) Herriko etxebizitza hut...


Gipuzkoako Bilduk bonba askatu du gaur. Aspaldi ikusten genituen B52 bonbardero berde eta partehartzaileak gure gainean hegaka eta bagenekien egunen batean gure gainean askatuko zutela inposizioaren bonba. Eta askatu dute azkenean. Gaur bertan eskaini dute prentsaurrekoa eta orain bai, egia da, atez-ateko zabor bilketa sistema martxan jarriko dute Gipuzkoako herrietan. Hasiera batean amorrua sentitu dut. 5. edukiontziaren erabiltzailea naiz, reziklatzailea beraz eta eragozpen asko ikusten nizkion eta dizkiot oraindik atez-atekoari; zakarra portal aurrean, espaloiak zintzilikarioz josi...


Atzo La Tagliatella jatetxean egon nintzen afaltzen Grosen. Lagun pare batek gomendatu zidaten duela ez asko eta behin han inguruan izanda, afaltzera bertara joatea erabaki genuen. Ederki jan genuen eta gustora irten ginen jatetxetetik pasta eta pizzaz bapo geratu ostean. Hala ere, ez da hori post honetan aipatu nahi nuena. Kontua da, iristean jatetxearen sarrera jendez lepo zegoela. Mahairik ba ote zen galdetu genion maitreari eta ordu erdi itxaron beharko genuela erantzun zigun. Kanpoan zegoen giro artikoan pentsatu eta ordularian gaueko hamar-terdiak jotzeko zirela ikustean, itxaron egi...


Haurra nintzela Olentzero gezurra zela jakitean sentitu nuenaren antzeko zerbait sentitu nuen Gabonetako oporretatik Iparraldetik itzultzean… Garai berberean hasi nintzen gure herrialde maite honetako geografia ikasten. Mendiak, ibaiak, probintziak, hiriburuak (Maule… hau beste baterako utziko dut). Zazpi probintziaz osaturiko herrialdea, horixe dugu gurea Euskal Herria. Horrela ikasi genuen eta horrela sentitzen dut oraindik gainera… Hala ere, urte guzti hauetan gure burua engainatzen aritu garenaren sentsazioarekin itzuli naiz Euskal-Frantzitik (horrela ere erakutsi ziguten eta egokiagoa...


Vodafonen jarraitzen dut… Bai, tontoa naiz, badakit. Hala ere, eta Albert Einsteinek esan zuen moduan, mugarik ez duten bi gauza besterik ez daude; unibertsoa, eta gizakiaren ergelkeria… Badira pare bat hilabete Vodafoneko informazio telefonotik deika dabiltzala. Hasieran zuzenean moztu egiten nien baina kokoteraino bukatu nuen (ez dute sekula amore ematen…) eta egun batean, deia hartu nuen. Izugarrizko mauka omen zuten niretzat! Azken generazioko smartphone lerden bat muxu-truk, ditudan puntuen truke! Besterik ez! Hala ere, eta nire harridurarako, ez ninduen eskaintzarekin liruratu. ...


Imaginatu PPren mitin bat. Eskanatoki eder bat altxatu dute, altabozez jostita eta kanpaina diseinatzaile iaioren batek prestaturiko mural ederrez jantzia. Alderdiaren kantu modernoa entzuten da (nahiz eta, onartu beharrean nago, kantu horrek belarrietatik odola ateratzea eragiten didala…). Bapatean, aurkezlea atera da eta atzetik… Tonadillera bat. “Que viva España” edo halakoren bat birikak lehertu beharrean kantatuz. Jendea bitartean, Ole-ka begietatik malkoa dariola. Turnoko hautagaiak bere espitxa bota ostean, flamenco doinuak entzuten dira eta lau neska igotzen dira sevillana batzuk da...


Sistemaren zitalkeria, klase-politikoaren profesionalizazio, hurruntze eta lotsagabekeria, bankuen diktadura, medioen zirkoa, demokrazia honen postdemokratizazioa, frustrazioa, inpotentzia... Denbora daramat guzti honetaz hitz egiten blog honetan, iritzi testuak “Noiz arte?” aspertu batekin amaitzen. Denbora daramat “zer egin dezakegu bakarrik?” horren atzean ezkutatzen, euskal gatazkaren prioritatea aitzakia moduan erabiltzen ezer gehiago ez egiteko... Denbora daramat kokoteraino. Iraultza sozial, politiko, ekonomiko eta gehienbat, iraultza etiko eta moral bat eskatzen. Denbora daram...


Post hitzaurreak ondorengoa esan nahi du, beste zerbaiten ostean datorren zerbait. Hala ere, beste hori izenean izaten jarraitzen du beraz, beste hori gabe ulertu ezin daitekeela argi eta garbi uzten digu izenean bertan. Adibidez, eta musika etiketak adibide bezala hartuta, Post-Punka Punkaren ostean datorrena izango litzateke beti ere, Punk-etik pasatu ostean eta honen influentzia eta eragin osoz, Punk-aren eboluzio bat azken finean. Ederki, ba post-demokraziaren arora iritsi gara, ongi etorri! Demokraziaren eboluzio ankerrak beste zerbait sortu du eta eskuetatik joan zaigu. Bizi pro...


Gaur arratsaldean izan dut honen berri eta onartu beharrean nago sutan jarri naizela. Horrelakoetan, blogak ordaintzen ditu nire beroaldiak eta asko pentsatu gabe erabaki dut etxera iristean, afera honetaz arituko nintzela hemen bertan. Orduak pasa hala ordea, nire beroaldia baretzen joan da eta orain lau ordu garbi nuena, zalantzazkoagoa da (zahartzen ari naiz, edo indarra galtzen agian...) Hasieratik hasiko naiz. Goieniz Zineklubak ikaragarrizko lana egin du urteetan zehar Beasainen zine eta zinezaletasunaren alde, egiten jarraitzen dute. Gutxi dira eta azken urteetan laguntza eske dabi...


Post hau idazteko azken urteetan lantzen ari naizen idea agertzen den beste post baten bila hasi naiz berriz ere, berdina ez errepikatu behar izateko. Nire harridurarako ordea, idea bera idatziz sekula jarri ez dudala konturatu naiz… (sinestu ere ezin dut egin oraindik…). Orokorrean, ideia hau egiten dudan guztian presente dagoela pentsatzea gustatzen zait; irratian, Jazpana! Jaialdiaren atzean ere filosofia hau dago eta nola ez, baita blog honetan ere. Berriz ere berdina ez gertatzeko, gaur hitzetan jarriko dut. Euskara-zalea naiz, nire hizkuntza da eta maite dut. Ondorioz, euskararen su...


En Zugzwang

4
theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2011-03-07 21:41

Bizardunak astaprotoen azken diskaren izena da bai baina Zugzwang egoeran egoteak beste zerbait esan nahi du berez. Xake partida batean eman daitekeen egoera bat da eta sekula fitxa beltz eta zuriekin jokatu baduzue, ezaguna egingo zaizue nahiz eta berarentzat izenik ez izan. Partida oker doa eta zure erregea larritasun uneak pasatzen ari da. Ipurdi azpian duen laukian babestuta dago, lasai, baina beste edozein laukira mugitu ezkero, bereak egin du. Horixe da Zugzwang egoeran egotea. Zauden lekuan bizirik jarraituko duzu nahiz eta erabat gustura ez egon baina edozein mugimenduk taulatik a...


Blogera itzuli eta urte betean gauzak asko aldatu direla konturatu naiz. Aspaldi blogean ibili ez banaiz ere, Facebookari nahikoa egur eman diot baina beste sare sozialekin nahikoa galduna nebilen egia esan... Hala ere, lagun bat edo beste Twitter erabiltzaile sutsua zela konturatzeko balio izan dit, nik ere sortu nuen kontua aspaldi nahiz eta estrinatu gabe nuen... Egia esan, ez nion erabilpenik ikusten eta gaur konturatu naiz zergatik; ideia putarik ere ez nuelako zer demontre zen txori txiki urdin horren atzean zegoen aplikazioa. Aspaldiko partez beste blog mordoxka batean saltxeatzen...


Ciclogenesis Explosiva! (Ziklogenesis Leherkorra euskera jatorrean). Besterik ez dut irakurri azken egunetan egunkari guztietan. Eta zer ote da? Peter Jacksonen azken filma? (ez hori Lovely Bones da, ikusi beharrekoa…). Agian Death Metal talde finlandiar berriren bat dugu… Ez dakit ba… Egia esan, izen horrekin ederki geratuko lirateke kontzertuetarako kartelak. “Hi, zeinek jotzen dik gaur? Borraska Atlantikak lehendabizi eta Ciclogenesis Explosivak gero… Egurra!”. Badakit! Gaixotasunen bat izango dugu, zerri horietako bat, larrutan segurtasunik gabe egin ondoren harrapatzen duzun horietako...


Atzo bertan entzun nuen telebistan Francisco Camps gizajoak 900 euro besterik ez dituela bankuan, etxe bat duela beste norbaitekin batera (ez dut jakin nahi norekin…) eta horretaz gain, dagoeneko hamabost urte dituen auto bat duela. Hori omen da Camps umilak duen jabetza guztia. Ba garbi daukak bere amak ez ziola gauza bat egiten erakutsi: ahorratzen! Ea, nola da posible, gutxienez hilabetean 5000 euro kobratzen dituen tipo batek (hilabete batzuk behar ditut nik hori irabazteko…), bankuan 900 euro izatea? Nik esango dizuet, ez da posible! Hori guztia gutxi balitz, gaur goizean beste ...


Gaur lanetik ateratzean, zerbait ezberdina egiteko gogoa sartu zait, egunerokotasuneko rutinatik atera eta ezusteko zerbait egiteko gogoa. Gure bizitza tristeetako monotonia alde batera utzi, eta arrisku eta emozioekin jolasteko erabakia hartu dut. Lanetik atera eta… autoari gasolina botatzera joan naiz! Eta hori gutxi balitz, garbiketa tunelean sartu dut ni barruan nintzela! Horrelakoa naiz, arriskuaren labanan dantza egitea gustatzen zait. Azken finean, eta humiltasun osoz, Indiana Jones moderno bat naizela aitortuko dizuet. Sekula ez dakit hurrengo minutuan zer gertatuko zaidan, nora jo...


Errespetatzen nauen gizon sensible eta grazioso bat. Horixe da munduko emakume guztiek beraien ametsetako gizona nolakoa den galdetzean irriparre maitemindu bat ahoan dutela erantzuten dutena… Bai bai… horrexegatik gaude grazioso sensible guztiak tabernan ostiral gauetan… Maitasuna, elkar-ulertzea eta oreka omen da behar dutena baina horixe eskaintzen dien gizona da behin eta berriz haizea hartzera bidaltzen dutena… Zein politak dauden esaten diegu eta gaizki hartzen dute. Joder, benetan ari naiz! Egunero ikusten zaitut eta gaur esan dizudanerako zerbaitegatik izango da ez? Hori bai! Guap...


Beste batzuetan esan dizuedan moduan, aspaldian ez dut telebista gehiegi ikusten. Gauetan besterik ez naiz jartzen bere aurrean eta azkenaldian, gau batzuetan ere, ordenagailura jotzen dut. Hala ere, gustoko izaten dut gauero albistegiren bat ikustea eta Julio Ibarraren garaietatik, ETB2ko Teleberria izan da nire aukera. Beste albistegi batzuk ere ikusi izan ditut urte hauetan eta agian, horixe izan da ETB2koa aukeratzen jarraitzeko arrazoia. Beste kateetako albistegiak España Directo bat gehiago besterik ez dira; morboa, hilketak, bitxikeriak, interneteko bideoak, morboa, modako famatuak...