Ekologistak Martxan erakundeak antolatutako Ekomartxa atzo Sakanara iritsi zen. Fracking-aren edo haustura hidraulikoaren kontra egiten dute protesta txirrindulariek. Bidean tokian tokiko borroka ekologisten berri jasotzen dute, baita ekimen berritzaileen berri ere. Atzo porlandegiaren errausketa egitasmoaren kontra protesta egin zuten. Hemen Ahotsa.info atzoko kronikaren zati batzuk duzu, erdaraz, eta Guaixe argitaratutako argazkiak eta audioak. Más de un centenar de personas se han concentrado con sus bicicletas junto a los accesos de la fábrica de Cementos Portland en Olazt...


Goi tentsioko linea proiektuak Sakana mutur batetik bestera zeharkatzen du. Deikaztelutik etorriko litzatekeen linea Aizkorbetik sartuko litzateke Sakanan eta egungo 220 kV-ko linearen ibilbidea segituz Altsasutik barna, Altzaniatik joko luke Itsasora (Gipuzkoa). Autopista Elektrikorik Ez plataformatik jakinarazi digutenez, REEk linea Sakanatik pasatzea erabaki du ingurumen inpaktu txikiagoa sortzen duelako. Plataformatik jakinarazi digutenez, REE-ren asmoa litzateke 400 kV-eko linea berria 220koen paraleloki eraikitzea (100 metrora) eta lanak despeditu ondoren aztertzea haietako bat kend...


Ostegun honetan, apirilak 19, 7:30ean Pikuxarren, Guaixe Beleixeren aldeko, 2000esker! kanpainako ekitaldia izanen da.  


Sustrai Erakuntza Fundazioa Abiadura Handiko Trenaren kontra eta lurra erasotzen duten beste hainbat makroproiekturen kontra maila juridikoan borrokatzeko sortu zen duela urtebete pasa. “Sustrai Erakuntza beste baliabide bat da makroproiektu hauei oztopoak jartzeko, denbora irabazteko eta plataformen artean elkarlanean aritzeko” dio Martin Zelaiak. Fundazioaren lanaz aritu zen altsasuarra BELEIXE irratian (FM 107.3). Irakurri elkarrizketa osoa Guaixe aldizkariaren web horrialdean.Sustrai erakuntza fundazioa noiz sortu zen eta zergatik?Lurraren zapalkuntzak asko arduratzen gaitu, eta nahi di...


Gorka Ovejero GanboaAHT Gelditu! Elkarlaneko kidea Beleixe Irratian (FM 107,3)Gaiarekin nola dago sakandarren termometroa?Pattal xamar. Duela hiru urte nahiko gogor hasi ginen. Orain neke pixka bat ikusten da. Baina martxan jartzeko garaia da. Nafarroan lanak uztailean has daitezke. Sakanara bost urte barrura arte edo ez lirateke iritsiko. Baina honen kontra irmo egiten ez badugu, helduko zaizkigu. Esaten ari dira Sakanan zundaketak aurten eginen dituztela, Nafarroako korridorea eta Euskal Y-a nondik lotuko duten esateko. Horri adi egon beharko dugu, egiten diren edo ez. Bestela, ...


Stéphane Hesselek liburuxka bat atera berri du izenburu honekin: haserretu zaitezte. Hori da bere oihua, bere aldarria. 93 urte ditu eta bere bizitzaren azken txanpan dagoela badaki. Bigarren mundu gerran, nazien aurka aritu zen, gogor aritu ere, eta haserretzeko grina horrek asko lagundu ziola adierazten digu. Bai kontzentrazio eremuetatik bi aldiz ihes egiteko, bai erresistentzian aritzeko erresistentziaren funtsezko arrazoia haserrea izan zena.Erresistentziaren Kontseilu Nazionalean parte hartu zuen eta orain dela 66 urte osatu zuten programa aldarrikatzen jarraitzen du, esan nahi baitu ...


Gaur egun herri honetan daukagun egoera sozio-ekonomikoa kontutan hartuz gero, krisia, langabezia, ezberdintasun sozialen areagotzea, e.a,  beharrezkoa iruditzen zaigu Abiadura Handiko Trenaren (AHT) makro-azpiegiturari buruz dugun des-informazioari aurre egitea eta txikizio honi buruz ditugun informazio eta xehetasunak gure bizilagunei zabaltzea.Heldu den ekainean berean hastekoak dira Castejón eta Villafranca arteko AHTren lanak eta Iruñea eta Gasteizko gobernuen artean sinaturiko hitzarmena dela medio (nafar korridorea eta euskal Y grekoaren arteko lotura Sakanatik gauzatuz) gure in...


A raiz del último post con el artículo de opinión de J.J. Agirre, en el que hablaba (también) de las áreas logísiticas que el Gobierno de Navarra nos ofrece como la solución a la crisis de Sakana, me he acordado de un artículo del Guaixe de hace ya unos meses. En él nos informaban de los planes del gobierno a futuro (2015, 2025...), por los que al parecer tiene intención de implantar dos zonas logísticas en Sakana: una en las cercanías de Altsasu y la otra hacía Irurtzun.Evidentemente, ambos proyectos están plenamente ligados con la intención del gobierno de atravesar el valle con un nuevo ...


Hemengo eta hango ordezkari politiko gehienek diotenez, Zangituk salbatuko du Altsasu. Zangituko makropoligonoak hain zuzen. Betirako gainera. Ikus bestela:UPNko Alba Kontseilariaren hitzak dira (erdara batuan jaurtiak): "Sakana izango da Nafar Gobernuak aurreikusi dituen eremu logistikoetako bat edo besteren onuradun ". Eta ez da hori egokitu zaigun “sari” bakarra: "Abiadura Handiko korridoreak aukera handiak ekarriko ditu lur honetara… onurak ekarriko ditu zeharkatuko dituen eremuetara, enplegu aukera gehiago eragingo dituen etorkizuneko negozioa garatzeko aukerak, izan ere”.Onura horiek ...


Larunbat goizean 80 bat pertsonek Egiarreta eta Izurdiaga arteko ibilbidea egin zuten. Sakanako AHT Gelditu! Elkarlanak deituta bildu ziren. Guztiek ere, Arakilen azpiegitura egitasmoak izanen lukeen ibilbidea eta eragina bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.Izurdiagako elkartean bazkaldu ondoren, Pablo Lorentek eta Jorge Iriartek tren azpiegitura egitasmoari buruzko hitzaldia eskaini zuten. Fredericek, bestalde, kantaldia eskaini zuen.Elkarlanetik Guardia Civilaren jarrera salatu dute. Jakinarazi digutenez, Egiarreta inguruan bi kontrol jarri zituzten eta bide guztian martxa kontr...


Gaurko Guaixe aldizkariaren alea Sakanako AHT Gelditu Elkarlanako bi kideei elkarrizketa bat dakar. Elkarrizketa Arbizu eta Lixarrengoko galdeketeen harira dago egina, eta biharko Iruñeako manifestazioa ere aipatzen da (arratsaldeko 17:30-etan, Antoniutti Parkean). Hona hemen elkarrizketaren textu osoa:Aspaldian inguruan dabilkigu Abiadura Handiko Trenaren (AHT) mamua. Garapenerako ezinbesteko egitasmoa dela diote batzuek; herritarren beharretatik urruti dagoela besteek. Herritarrei ahotsa eman eta, batzuen nola besteen iritziak jaso nahi izan ditu AHT Gelditu Elkarlana taldeak. Herri galde...


Eusko Alderdi Jeltzaleak ohar baten bidez salatu egin du astelehen goizaldean haren egoitzan egindako pintaketak. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako leloak irakur litezke pintaketetan, PNV txikitzaile eta AHTrik ez, besteak beste eta begi puntuaren barruan alderdiaren siglak ere ageri dira.Nafarroako EAJ-PNVk pintaketak AHTren eta Prestazio Handiko Trenaren (PHT) kontra dauden erradikalei egotzi die pintaketak. Jeltzaleendako kolektibo erradikal horrek “Euskadiren interes bateratu eta orokorra defendatu baino gehiago, aski duela mehatxuak eta irainak egitearekin”.Aldi berean, jeltzale...


Espainiar Abiadura Handia izenarekin (EAH-AVE) ezagutu genuen hasiera batean. Azkeneko urteetan Abiadura Handiko Trena (AHT-TAV) erabili dute erruz eta azkenaldian azpiegitura erraldoi eta xahutzaile honen aurkako iritzia handitzen doan heinean, Prestakuntza Handiko Trena (PHT-TAP) hitza sortu berri dute.Baina hitz ponpoxo hauen atzean zer dago? Zertarako eta zeinendako egiten ari dira halako proiektu erraldoia? Betiko trena urtetan eta urtetan alboratzen ibili ondoren zergatik soilik hiriburu handi batzuk batuko dituen tren baten beharra dugu orain?Atzo bertan, Iruñeko eta Madrileko gobern...