Itsas hegemonia ipurdian

1
paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2018-08-31 20:18

Salamina uhartea (Grezia), K.a. 480. Jerjes buru zuen Persiar Inperioko itsas armada Greziako hiri-estatuetako flotaren aurka borrokatu zen. Greziarrek irabazi zuten gudua eta itsas hegemonia haiena izango zen K.a. V. mende osoan, guduan erabilitako trirremei esker. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2017ko urriaren 22a   3D irudi honetan, trirreme bat ikusten da beste ontzi bat trabeska jo eta txikitzen. (Irudia: The Creative Assembly)   Trirremeak jatorri joniarreko gerraontziak ziren. Guduetan zuten eraginkortasunari eske...


Grezia. K.a VII. mendea. Himno homerikoak izeneko poema sortako alerik zaharrena sortu zuten, Demeter jainkosaren berri jasotzen zuena. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2018ko uztailaren 15a   Luca Giordanoren ‘Persefoneren bahiketa’. Persefone Hades azpimunduko jainkoak bahitu eta bortxatu zuen eta hori ez da, inolaz ere, mitologia klasikoko bortxaketa kasu bakarra.   Demeter, Kronos eta Rearen alaba, Gea amalurraren oinordekoa zen. Zeus anaiak bortxatu zuen eta, ondorioz, Persefone alaba jaio zen. Per...


27 urtez luzatutako gatazka konpondu asmoz akordioa sinatu dute Greziak eta Mazedoniako Errepublikak, Jugoslavia ohiko parte izandako lurraldeak etorkizunean hartuko duen «Ipar Mazedonia» izenaren inguruan. Bi aldeek amore eman behar izan dute, negoziazio prozesu guztietan bezala, baina bateko nahiz besteko oposizioek iragarri dute jada akordioaren aurka egingo dutela. NAIZ, 2018-VI-23 Dabid Lazkanoiturburu   Nor da egun antzinateko Mazedoniaren oinordekoa? Hau da, nor da egungo Greziaren eta Balkanen artean Filipok hedatu zuen erreinuaren oinordekoa? Ez...


Esparta (Grezia) K.a XII.-VII. mendea. Likurgok hainbat erreforma ezarri zituen hirian eta Espartako Konstituzioa ere hari egozten diote. Likurgoz aritzean, zaila da errealitatea eta kondaira bereiztea, Antzinaroko hainbat historialarik jaso baitzuten haren berri (Herodotok, Jenofontek, Plutarkok...). Horregatik ezin da, besteak beste, bizi izan zen garaia zehaztu. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2018ko martxoaren 25a   Likurgo Espartakoaren estatua, Bruselako Justizia Jauregiaren sarreran. Likurgok hainbat erreforma ezarri zitu...


1900 eta 1901 artean, Greziako Antikitera uharte inguruko naufragio batean Antikiterako Mekanismoa deritzon pieza aurkitu zuten, K.a. 150-100 urteen ingurukoa. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2018ko urtarrilaren 28a   Oraindik ez dago erabat garbi gailuaren funtzioa, baina adituen esanetan, konputagailu analogikoa zen, kokapen astronomikoak eta eklipseak aurreikusteko diseinatua. Ontzi-hondarretan aurkitutako objekturik preziatuena izanagatik, ez da bakarra. Ehun urtetik gora pasa dira aurkitu zutenetik eta oraindik urpek...


Polizia legearen kontrako elkarretaratzea, Nafarroako Parlamentuaren aurrean, herenegun. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS BERRIA, 2017ko urriak 21 Joxerra Senar Keroneako batailan, Demostenes pentsalari greziarrak ihes egin eta oihartzun handiko aipua utzi zuen. «Bataila bat galdua dagoenean, ihes egin dutenek soilik borroka dezakete beste batean». Mezu misteriotsu horrekin amaitu zuen hitzaldia ostegunean Adolfo Araiz EH Bilduko eledunak. Polizien Legearen bataila galdu egin du Nafarroako Gobernuak. Iragarritako heriotza baten kronika izan da. ...



JUNO

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-07-15 18:57

BERRIA, 2016-07-07 / Angel Erro Galileok 1610ean ikusi zituen lehen aldiz Jupiter planetako lau satelite, eta Sidereus nuncius liburuan deskribatu. Baina izena beste norbaitek jarri zien: Simon Marius astronomo alemaniarrak, lau urte beranduago idatzitako Mundus Iovialis liburuan, non bide batez sateliteak Galileok baino egun batzuk lehenago ikusiak zituela aldarrikatzen baitzuen. Izenak, Johannes Keplerren iradokizunaz, Jupiter mitologikoaren lau maitalerenak ziren: Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto. Gerora, aurkitutako sateliteak izendatzeko, bide beretik jo zuten. Zerrenda luzea d...


ARGIA, Dabi Piedra 2016ko ekainaren 05a ZEIN ONGI BIZI ZEN ULISES Oholtza gaineko bertsolaritza utzi berri, Ulises euskaldunaren azalean agertu zen Xabier Amuriza Bilboko Bidebarrieta liburutegian, maiatzaren 19an. Maisua omentzeko beste emanaldi berezi hauek egingo dira ekainean: 16an Etxanon Amurizaren gaiak eta garaiak berbaldia; 17an Durangon Emaidazue freskura lagunarteko kantaldia eta 19an Etxanotik Berrizera Amurizaren bideak eta aireak erromesaldi artistikoa. Entzule guztiak adi-adi, ikusminez, zain eta halako batean agertu da Xabier Amuriza taula ...



Nagore Irazustabarrena  ARGIA, 2016ko otsailaren 21a    'Atenasko eskola', Rafael (1510-1511). Aristoteles arkuaren azpian dago, zutik eta tunika urdina soinean, aldamenean Platon duela.Vatikanoko museoa Atenas, K.a. 330. Aristotelesek (K.a. 384-322) Politika idatzi zuen. Eta obra horretan, beste eduki askoren artean, praktika demokratikorako arauak jaso zituen. Hona hemen bederatzi arauok laburbilduta:   – Magistratura guztiak guztion artean hautatzea.   – Guztiek bakoitzaren gainean agindu dezatela eta bakoitzak, txandaka, guztien ...



CIRQUE DU SOLEIL-EK «VAREKAI. OIHANEKO IPUINAK» IKUSKIZUNA EKARRI DU EUSKAL HERRIRA. EZ DA OHIKO ZIRKU-IKUSKIZUNA, BAINA ZIRKUA DA BETE-BETEAN. TRAPEZISTAK, MALABARISTAK, PAILAZOAK, MUSIKARIAK... ASTEAZKENETIK, IKAROREN MITOAREN GAINEKO ISTORIO BAT ANTZEZTEN ARI DIRA GASTEIZERA EKARRI DUTEN VAREKAI IZENEKO BASOAN. Xabier IZAGA, GARA, 2016-I-29 Greziako mitologiaren arabera, Ikaro eta haren aita Dedalo, Kretan preso zeudenak, ihes egin zuten handik, lumazko hegoak baliatuta. Baina Ikaro eguzkira larregi hurbildu eta bere hegoetako lumak lotzen zituen argizaria...


GORROTO PLATONIKOA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-01 22:25

Nagore Irazustabarrena ARGIA. 2015eko azaroaren 15a      Platonek (K.a. 427-347), ikasleak akademiako eskoletara garaiz iristeko sistema baten bila, iratzargailua asmatu zuen, gizateriaren zoritxarrerako. Atenas, K.a. 387. Platon greziar filosofoak Akademia sortu zuen, eta bertan hainbat gairi buruzko eskolak ematen hasi zen: etika, psikologia, antropologia, epistemologia, metafisika, kosmogonia, hizkuntzaren eta hezkuntzaren filosofia… Sokratesen ikasle izana, Platonek berak ikasle bikainak izan zituen Akademian, Aristoteles esaterako.  Baina...


Nagore Irazustabarrena  ARGIA, 2015eko irailaren 27a      Sirakusa (Sizilia), K.a. 405. Dionisio I.ak –edo Dionisio Zaharrak– greziar koloniaren boterea lortu zuen eta Sirakusako tirano bihurtu zen. Orduz geroztik, etsaiak ez zituen faltan izango etxe barruan nahiz kanpoan. Dionisioren gortean Damokles izeneko gizon bat bizi omen zen, bere jaunarekiko inbidiak janda. “Haren tokian banengo... Haren boterea banu... Haren ondasunen jabe banintz... Dionisio banintz...”, errepikatzen omen zuen etengabe jauregiko korridoreetan. Egun bate...



Nagore Irazustabarrena  ARGIA, 2015eko apirilaren 05a      Aristides, Lisimakoren semea, erbestera bidaltzeko erabilitako bozka. Aristides “Zuzena” K.a. 482an bidali zuten ostrazismora, nekazarien aldeko eta itsas flotaren aurkako gatazka sozialetan parte hartzeagatik, baina hamar urteko zigorra bete baino lehen itzultzeko aukera eman zioten.Keramikos Museum Atenas, K.a. 510. Klistenesek ostrazismoaren legea sortu zuen, arriskutsutzat jotzen zituzten politikariak erbesteratzeko, indarrean urte batzuk geroago jarri zen arren, K.a. 487an. Grez...


LUSTRE-ZAPIA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-07-09 18:47

BERRIA, 2015-07-09 / Anjel Lertxundi Ziklikoa da: gai bat nagusitzen da albisteen mapan eta albistearen entzierroan korritzen dugunok gogo biziz eusten diogu gai berriari korrikalari naufragoak zezenaren adarrari eusten dion irmotasun beraz. Baina murmuak jota geunden aurtengo panorama ezin tristeagoaren kulpaz: hauteskundeetatik gentozen, hauteskunde berrietara gindoazen. Baina bat batean, irrintzi bat iritsi zaigu Greziatik oxi-ka! Eta gu, zoratzen: Greziak mila aukera ematen dizkigu erreferentzia kultuak egiteko, lustre-zapi bat atera eta Polifemo zokormazoaren kontrako Ulise...



OXI!

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-07-09 18:30

BERRIA, 2015-07-07 / Anjel Lertxundi Guk agindu eta zuek, isil-isilik, esandakoa bete. Diruak boterea eta hitza ditu bere, eta diruaren belarriak txit gorrak baitira pobrearen ahotik irteten diren kexuentzat, troikak, diruaren ahotik mintzatzen den bozgorailuak, obedientzia isila, otzantasun isila, menpekotasun isila agintzen zien europar Estatu zorpetuei. Eta denak, mutu. Horra Espainia, troikak gehien txalotu duen lurraldea: Europa libreko Estatu batek inoiz erakutsi ote du, gerran edo oste batean ez bada, Espainiak Rajoyren mututasun kronikotik erakutsitako menpekotasun morroi...


Refranes y sentencias-en begiratzen baduzue, aurkituko duzue izenburuko atsotitzaren esanahia. Erraz asmatzekoa da, euskaldunoi -langile fin, hitzeko eta bla bla bla…- betidanik gustatu izan baitzaigu inurriaren metafora, Esoporen alegiaren irakaspena. Berriki aurkitu dut Yanis Varoufakisek egindako fabularen irakurketa berria -grekoa izanik, eskubide osoa izango du Esopo berrirakurtzeko, ezta? Hona hemen: Jatorrizko alegian inurriak gogor lan egiten du eta garai latzetarako aurreztu, txitxarra alferkerian dabilen bitartean. Zoritxarrez, gaur egun Europan uste bitxi bat da na...


ZAHARRAK BERRI

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-02-06 22:43

BERRIA, 2015-I-29 Anjel Lertxundi Ismenek ahizpari: “emakume gaitun, ez dinagu gizonezkoen kontra egiteko ahalmenik”. Antigonak, gogor: “Nirekin hagoala esaten badidan ere, ez dinat laguntzarik eskatuko!”. Antigonak erregeak agintzen dionaren gainetik dauka kontzientzia: bakarrik dago boterearen aurka eta bakarrik lurperatuko du neba hil berria, jakinik ere heriotza izango duela zigor. Gizonezkoen munduan bizi dira bi ahizpak, Kreonte erregeak bere solasetan zehatz marrazten duen ordenamendu pitzadurarik gabean: “Bizi naizen artean ez dit emakume ba...


...A ZE ODISEA GREZIAN!

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-02-06 22:43


Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2015-01-18 Antzinako Grezian eta Erroman arraien (argazkian) eta ikaraioen deskarga elektrikoak erabiltzen zituzten sendagai: buruko minerako, hezueriarako... Egiptoarrek, aldiz, eskuragarri zuten arrain elektrikoa baliatu zuten: Niloko arrain katua. Grezia, K.a. VI. mendea. Miletoko Talesek ikusi zuen substantzia erretxinatsu horixka batek, zapi batez edo animalia larruz igurtzita, objektu arinak erakartzeko propietate bitxia lortzen zuela. Substantzia hura anbara zen, grekoz elektron. Antzinako greziarrek ez zeukaten fenomenoaren azalpe...


Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2014-12-07 Ama haurrari bularra ematen, aitaren aurrean. Haurtzaroan hildako erromatar baten sarkofagoko erliebeen xehetasuna (K.a. 150 inguruan). Erroma, K.a. VIII. mendea. Kondairaren arabera Romulok eta Remok hiria sortu zuten. Jaioberritan abandonatutako anaia bikiek otseme batek elikatu zituelako lortu omen zuten bizirautea. Eta ez ziren jaio eta berehala hiltzen utzitako Antzinaroko pertsonaia bakarrak: Pertseo, Sargon, Hadis eta Edipo ere jaioberritan abandonatu zituzten. Gehienak mitologiaren eremuan soilik existitu arren, horrek a...