Salbada mendilerroa

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2010-10-31 12:12

Hemen daukazue Salbada mendilerroko gailur nagusien inguruko datuak eta argazkiak. Zoragarriak dira, beraz, anima zaitezte inguru hauetatik bueltatxo bat ematen, ez zarete damutuko!!Salbada mendilerroa


Nekazaritza lana ohiane eta eneritzView more presentations from LAUDIOKO INSTITUTUA.


Aiarako mendi-taldeek urtero txango-zikloa antolatzen dute; aurreko batean Goikoganek Txulatora eginikoaren kronika egin genuen.Arakatzen hasi eta hauxe ikusi dugu: aurten bai laudioarrek bai Amurrioko Mendiko Lagunak taldeak txoko bera bisitatu dutela txangoetan, Amurriotik bertatik hurbil geratzen dena; lehen kasuan Burubioko Santi Gurutz tontorra zapaltzea zen helburu bakarra, bigarrenean ondoko Babio bikia ere bisitatzea pentsatu zuten.De Burubioko Santi GurutzPost honetan txango biei dagozkien materialak eskaintzea erabaki dugu. Goikoganekoen kasuan argazki-sorta (klikatu goialdean) et...


Laudioko geografia ekonomikoari buruz Garatu ikastaro batean Toño lankideak egindako lan hau zeuekin konpartitu nahi dugu.


Amurrioko argazkiak

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-05-12 18:45

Airaldeko hainbat lekutako argazkiak jada eskegita izanda, bazen garaia gure herrikoak jartzeko. Hementxe dituzue! De Amurrioko argazkiak


IPARRALDEA

1
guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-05-05 09:31

  Urtero bezala, frantsesa ikasten daudenak Frantzia aldera eta Iparraldera joaten dira bere ezagupenak praktikan jartzeko. Aurten Hossegor, Capbreton eta Donibane Lohizune ikusteko aukera dute. Iparralde Post honen osagarri, Capbreton-ek martxoan pairatu zuen ekaitz izugarriaren bideo bat ere ikus dezakezue. Avez-vous compris?    


Laudioko argazkiak

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-31 12:19

  Aiara eta Okondokoak ikusi ondoren, hementxe dituzue Aiarako herri nagusienetako argazkiak. Herriko Plaza (udaletxe zaharra eta eliza, udaletxe berria), Bitorikako zubia (Aretako gutxi gorabeherako muga egiten duena, Zubiko jauregia (gaztetxea izana, orain gastronomia museoa), geltokia eta garai batean Urquijoko markesaren egoiotza izan zen Lamuzako parkea agertzen zaizkizue.  Sar zaitez ikustera!     Laudioko argazkiak


Okondoko argazkiak

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-18 08:19

Hemen doazkizue Aiarako Koadrilako aparteko herri honen argazkiak. Goza ezazu Okondoz! Argazkietan Garateko gainean dagoen Artzainen monumentua, eliza eta eraikin historikoak, bolatokia...ikus ditzakezue.   De Okondoko argazkiak


Aiaraldeko herri polit honen argazkiak ikusi nahi badituzue, klikatu bertan. Herriaren ikuspegia, orain hotela den dorretxea, Erdi Aroko azoka eta Arteko Gure Ama dituzue ikusgai.   De Artziniegako argazkiak


Siberiako ordokiak? Eeeez! Urrutira joan barik badira leku apartak gure eskualdean. Artziniegatik gora, Gaztelarako bidean Angulo mendatea dago; bertatik Moscadero (neguan eulirik ez, udan izango da) mendirako txangoa eginez gero natura eta historia-aztarnez ere disfruta dezakezue. Argazki-sortan dituzue ikusgai.Gorobel (gazt. Sálvada) mendikatea bisitatzeaz gain, San Miguel el Viejo delako lekuan otsoak harrapatzeko hormak, izen bereko ur-jauzia eta behean Angulo haraneko herriak (ilogikoa den arren, batzuk "Burgoseko probintzia" barruan) ikus daitezke.Gainera elur pittin batek margoztuta....


Egipto luzeketara hedatzen den herrialde bat da eta  Nilo ibaiak zeharkatzen du goitik-behera, urertzaren ekialdea eta mendebaldea bereiziz. Herrialdearen % 97 basamortua da, hau dela eta, antzinaroan jendea Nilo ibaiaren urertzean bizitzen zen gune ugalkor bakarra baitzen landareentzat.Nilo gabe Egipton bizitzea ezinezkoa izango zen garai horretan; ibaiaren ur-goraldiak izaten ziren urteko momenturik garrantzitsuenak.Gure gaur egungo egutegiaren arabera, ekaina eta urrian gertatzen ziren ur-goraldiak. Ibaiaren inguruko lurrak urez betetzen ziren, lurrari uzta hazteko beharrezko zituen...




Bortuak

2
basoilarra 1456131380850 Izena duen oro da | 2006-02-07 11:47

Leku zoragarri batean bizi gara. Gure eskualdea oso zabala da eta gen (hemen) pirinio hitza erabiltzen bada ere, bortuak zuzenago izanen litzake. Edo behintzat hola diote aditu batzuek.Non daude bortuak? Zeintzuk dira mugak?