Post hau idazteko azken urteetan lantzen ari naizen idea agertzen den beste post baten bila hasi naiz berriz ere, berdina ez errepikatu behar izateko. Nire harridurarako ordea, idea bera idatziz sekula jarri ez dudala konturatu naiz… (sinestu ere ezin dut egin oraindik…). Orokorrean, ideia hau egiten dudan guztian presente dagoela pentsatzea gustatzen zait; irratian, Jazpana! Jaialdiaren atzean ere filosofia hau dago eta nola ez, baita blog honetan ere. Berriz ere berdina ez gertatzeko, gaur hitzetan jarriko dut. Euskara-zalea naiz, nire hizkuntza da eta maite dut. Ondorioz, euskararen su...


Azken urtean blog honetatik hurrun mantendu nauten bi arrazoi naguasiak (nire bekatu kapital kuttuna den nagikeriaz gain), lana eta Jazpana! izan dira. Jazpanak orokorrean eta lanak, proiektu konkretu batzuen haritik. Nire lehen lan urtean, irratian brasa ematen aritzeaz gain, Goierri Telebistarako saio bat gauzatzen ibili nintzen eta egia esan, ederki apsa nuen. Nire Herria izena zuen eta bertan, Goierriko 18 herriak ezagutzeko aukera izan genuen herritar gazte baten eskutik (azkenen 16 izan ziren, Olaberria eta Mutiloa egin gabe gertau ziren, ekingo diegu egunen batean…). Goie...