Euskal Herrian gero eta gaztetxe eta gazte asanblada gehiago garen unean, nahiz eta guztiek errealitate ezberdinak izan bada zerbait batzen gaituena, AUTOGESTIOA eta ASANBLADA. Horregatik, batzen gaituena kaleratzeko, denen artean gaztetxe eguna antolatzera goaz! Autogestioa eta Asanbladaren apologia egitera goaz. Aspaldian egin diren makro jaialdietatik urrutik, guk ditugun baliabideak autogestionatuz eta koordinatuz KALEAK BERRESKURATUKO ditugu. Denen artean gaztetxe eguna antolatuz, denen artean egunero egunero gure gaztetxe eta gazte asanbladetan lantzen duguna kaleratuko dugu, inposat...


Azpeitiko Gaztetxea

2
egurratakitto 1456132079321 Egurratakitto | 2007-03-31 23:33

Azpeitiko gaztetxea oso gaztea da oraindik, urtebete eta erdi edo pasa dira ateak zabaldu zituenetik. Gaztea(k) izan arren, Azpeitiko Gazte Asanbladaren eskutik ikusi dugu Azpeitiko gazteriak duen ilusio, gogo eta borrokatzeko grina. Gazteen arazo eta kezketaz arduratzeaz gain, herritar guztientzako ere eskeintza zabala eduki izan du. Adibide garbiak dira, antolatu diren, antzerki, pailazo, zine emanaldi, bertso saio... adin guztietako herritarrei ere zuzenduak.Hemen duzue gu te gutarrak! saioaren bideotxo bat: