Igandez mozorratutako astelehena dugu! Disfrutatzen ari zarete asteburu luzeaz? Nik beti dut sentsazioa etekina ez diedala ateratzen horrelako egun libreei... Baina, tira, hori ez da gaurkoan kontatu nahi nizuena! Aspaldi ez dudala idazten, denbora gutxi daukat gauza asko egiteko... Hala ere, saiatuko naiz hainbeste denbora ez pasatzen sarrera batetik bestera, ados? Sarrera honetan @modaliburua -k proposatutako zalantza bati erantzuna emango diot: zelan markatu begirada beltzegi ipini gabe begia? Ezin errazagoa izan erantzuna, egunero-egunero egiten dudana baita. Modu asko daude, baina si...