Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Mapa berriak tolestuta ei datoz oraingo garai nahasi hauetan. Eta, beraz, ematen du gaitzagoa dela etorkizuneko purrustak margotzea. Hala ere, ziurtasun txiki batzuk baditut pilatuta nire buruko ganbara pitzatuan. Ahaztu barik zalantzak ziurtasunak baino itzel handiagoak direla. Horregatik, galderekin hasiko naiz etorkizuneko sintesi hori harean egin nahian. Zergatik lortu zuen arrakasta Negu Gorriak taldeak? Zergatik dute arrakasta Anarik, edo Berri Txarrak bezalako taldeek? Euskaraz kantatzeagatik bakarrik ez dut uste. Zergatik izan zuen arrakasta ...


  Maiatz-ekain busti hauetan milaka gazte ari dira unibertsitatean gogoa jarrita: hautaprobak, sarrera probak, matrikulak... Askok ezin izango dute aukeratu zutena ikasi; sartzeko nota gero eta altuagoa da, ikasketa batzuetan estratosferikoa bihurtu arte. Milaka gazte bigarren edo hirugarren aukera lez markatu zuena ikasteari ekingo dio. Gaitzerdi. Eta pentsatuko du, agian, zorteduna dela ikasi behintzat ikasiko duelako. Zeren beste askok ezin izango baitute ikasi,  ez dutelako diru nahikoa izango ordaintzeko: matrikulak igo dira, garraioa igo da... Unibertsitate publikoak pribatu...


Orandik badira musika bere baitan gorderik duten ikuspegi argiak!!! Pena merezi du ingelesez ulertzeko saiakera egitea... "I've been thinking all day about the moon. Like, is it an accident that women menstruate once a month and that the moon comes once a month? Are other animals synchronized in this way with the moon? You know, my brother works in mental health and he says that there's a lot more hospitalizations and periods of activity during the full moon. It's a known fact in mental health that people are more excitable around the full moon. ...


Iktiomantzia

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2011-05-23 14:17

Nire aspaldiko lagun Logika Aplastante-rekin jardun dut berbaz ea hauteskunde osteko mataza askatzen laguntzen didan. Hona transkripzioa (pare bat zuzenketa -ergatibo bat eta plural bat- egin ostean):JOZULIN: Orduan, Garitano Ahaldun nagusi...LOGIKA APLASTANTE: Bai.J: Utziko diote, ala?L A: Beste erremediorik ez. Gainerakoetan zerrenda bozkatuena errespetatzen bada, hor ere. EAJk emango dio bidea.J: EAJ aipatzen duzula, zein aldetara egingo du penduluak? Itunak egiteko orduan Bildu lehenetsiko du, hartara udaletan gehiengo abertzalea ahalbidetuz?L A: Ez.J:   ¿...?L A: Ezetz.J: Zeh...


Aurreko astean -ez zaitezte ikaratu, baina- errebelazio moduko bat izan dut Qwiki delakoarekin. Ez da -beste- bilatzaile bat, ez da -beste- entziklopedia bat... Qwiki kontzeptu berri bat da, informazioa eskaini eta hartzeko etorkizuneko eredua: Gure jakinmina asetzeko ahots batek ematen dizkigu azalpenak, eta bitartean argazki, bideo eta grafikoak erakutsi; nahi dugunean ahotsa eten eta loturetan klikatu edo bideoak ikus ditzakegu, azalpenarekin geroago jarraitzeko. "HAL, emadazu Jupiterri buruzko informazioa" eskatuko zion Dave Bowman-ek 2001: Space odissey-n eta HALek eman, ahoz eman ...


Atzo egin nuen urteroko erromesaldi txikia euskal kulturaren Meka edo Jerusalemera. Inoiz komentatu dudanez, Durangoko abendu hasierako plaza hori ezinbesteko zaio gure kultura txikiari biziraungo baldin badu. Bertan ikusi nuenez, iraun ezezik, eraldatu ere egingo da apurka-apurka, teknologia berriek dakartzaten aukera eta erronka berriei esker (edo horien ondorioz, esan beharko nuke?).Espero baino jende gutxiago sumatu nuen Azokan, larunbat arratsaldea izanik, nahiko urri zela esango nuke. Joan ginenentzako, aldiz, askoz hobe, erakus mahaietara gerturatzeko inolako trabarik ez genuen izan ...


El grupo municipal Berdeak+Independenteak de Mutriku ha solicitado una información completa sobre la situación actual del Plan especial del Puerto de Mutriku, cuyas obras se encuentran actualmente en suspenso después del abandono de la empresa constructora Mariezkurrena ante la decisión del Gobierno Vasco de modificar el proyecto de mejora de acceso marítimo en su fase terminal. En palabras de Iñigo Aguirre, co-portavoz de Berdeak-Los Verdes y concejal electo de la plataforma “es hora de que sepamos exactamente donde estamos, cuanto se ha gastado, si se ha cumplido la ley, quien es respons...


Egun batean, mezu bat heldu zaizu.Igorlea ikusi ondoren presaka zabaltzen duzu mezua.Zure pasahitza sekretua bertan daukazu, ezagutza berezi bat zabaltzeko gakoa hain zuzen.Arnasa hartu ondoren, pasahitza idatzi eta web-gunea irekitzen duzu.Barruan zaude jadanik, atzera (joateko ezinean) joan ezinik, eta pixkanaka-pixkanaka hasten zara irakurtzen...Pantailan zure ezaugarri guztiak deskribatzen ari dira: Sexua, adina, begien kolore marroiak, ile beltzarana...Pixka bat aurrerago lehendabiziko ezusteak...beti bertakoa zarela pentsatu ondoren zure familia Errusiatik datorrela jakinarazten dizut...


Robota telefonoz

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-12-16 19:19

Oraintxe bertan telefonoz deialdi bitxi bat jaso dut. Zenbaki pribatua badela ikusi dudan arren erantzutea erabaki dut. Bat-batean emakumezko ahots metalikoa berriketan. "Vodafonetik deitzen dizugu zure atsegintasun gradua jakiteko"...eta segituan galdezka hasi da ahots-robotikoa. Zazpi galdera bota dizkit


<object width="425" height="344"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/8sbExq6_CBU&hl=en"></param><param name="allowFullScreen" value="true"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/8sbExq6_CBU&hl=en" type="application/x-shockwave-flash" allowfullscreen="true" width="425" height="344"></embed></object><object width="425" height="344"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/8sbExq6_CBU&hl=en"></param><param name="allowFullScreen" value="true"></param><embed src="http://w...


Aipuak aipu, gaurkoan beste bat, Mikel Irizarrena. Hona hemen: Euskaldunon tribuak askatu beharra dauka egitasmo politikoetatik, bakar batek ere ez digu ezer bermatzen, batzuen baitan kokatzea kaltegarri zaigu. Frankismoaren amaieran abertzaletasunaren apustua egin zuen tribuak, eta horrek eman du eman beharrekoa; ez da gutxi izan, baina ez gara iritsi hegemoniara. Areago, bide horretatik ez gara iritsiko.   Aurrera egiteko soberan daukagu ideologia, utz dezagun zama hori aldean. Eta haren ordez erabil dezagun teknika: asertibitatea, egoera gatazkatsuak kudeatzeko; marketina, guk dauk...


Zein da bizitzaren zentzua? Gizakia betidanik ibili da bizitzaren zentzua bilatzen, bere existentziaren arrazoia, buruari bueltak ematen etengabe hemen izatearen zergatia aurkitzeko xedez, eta oraindik ez duzu ezer ondorioztatu argitasunez. Bere galderak erantzunbako uzteko beldurrez, hainbat mito eta erlijio sortu ditu bere hitoria osoan zehar, eta hauek aitzakiatzat hartuta milaka guda antolatu, baina hau, beste kontu bat da. Bi zentzu mota bila ditzakegu bizitzan. Zergatik nago hemen? Hori zentzu traszendentala edo izango litzateke, nolabait deitzearren, hau da, zein da guk lurrean dauk...


Adierazkorra da oso zuen morroskoa, zioskun hautzaindegiko umezainak. Egia. Erorita koskorrekoren bat hartzen duenean negar anpulu handi bi irristatzen zaizkio masailetan behera munduaren akabera balitz bezala. Umore onekoa dela esango nuke, hala ere, irri-sinpatiko natural-naturala baitu, jende arte ezezagunean sartu eta gorantz burua jiratuz begiak barrez barrez jartzen dituenean bezala. Hemen nago ni diola ematen du. Bere adierazpenen artean badu bere-berea den bat, askotan errepikatzeagatik bere keinutzat jotzen duguna: lepoa altxatzen du, behin birritan hirutan...


Emantzipazioa

umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2007-02-19 15:03

Askoren gustuko gaia izaten da etorkizunean izango dugun gizarte tipologiaren zernolakoak argitzea, eguraldia asmatzea gaur egun zientzia peto-petoa bihurtu den gisa berean.  Gaur hegotik jotzen du, beraz bihar …Apartak garela ezin ukatu. Badira batzuk oraindik gertakizun dena gertatutzat jotzen dutenak, pausu bat aurretik beti. Bitarte horretan, bi irabazpide: bata unean-unekoa zahartzat jotzea; bigarrena, aurretiaz bere burua prestatzea datorkeenari buruz.  Javier Elzo soziologoak bertan goxo egin du elkarbizitzari buruzko ikerketen ondorioak ematerakoan, elkarbizitza eta m...


Gaur egungo Google Earth bezalako aplikazioak izango ditugu gure sakelako telefono-argazki/bideo-kamera-musika jogailu/grabagailuan, baina planetako edozein bazterreko irudiak une horretan bertan sateliteak hartutakoak izango dira. Hau hain izango da horrela ezen geure burua (horixe, burua, zerutik ikusiko delako) ikusteko gai izango baikara.   Laster, oso laster, ezinezkoa izango da autoek elkar jotzea, autoak berak hartuko baitu, istripua gertatu baino lehen, hartu beharreko erabakia: gelditu, alde batera ala bestera egin... Hori lortuko da auto bakoitzak inguruko beste guztien inf...


Prospektiba (I)

4
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-02-14 19:20

Gaurkoan prospektiba apur bat:   Etorkizunean gure argazki edo bideoak ez ditugu (soilik) edukiko gure ehunka petabytedun eskuko ordenagailuetan, ezta biraka lebilkeen ezein diskotan ere; gure bizitzako argazki, bideo, testu, ahots eta musika guztiak urruneko zerbitzarietako gordailuetan egongo dira zain, guk noiz eskatuko etxetik, kaletik, autotik...   Sakelako telefono-argazki/bideo-kamera-musika jogailu/grabagailuaren bitartez hartutakoa grabatu ahala gordeko da urruneko zerbitzarietan kablerik gabeko loturen bidez eta, une horretatik bertatik aurrera, munduko edozein txokotik...


EVARISTO

umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2007-01-30 16:02

Gogoan dut ez dakit zein komikilarirena izango zen, artean punkiak inguruotan errotuago zeudela, punki baten irudia: kanuto bat liatzen parke bateko bankuan, jaka beltz iltzeduna eta bota militarrak jantzita zegoela. Agurea zen, ordea. Agurea, belarritakoak eta gangartxoa pittin bat apaldua zituela, baina punkia. Ezagutzen duzue irudia? Itzela.  Askoren ahotan zebiltzan, noiz arte ibiliko ote ziren horrela, hori moda burgesa baino ez zela eta abarrak esanaz, batez ere fede gutxi zietenak. Etorkizunik ez zegoela, eta ia etorkizunean zer bilakatuko ote ziren ere botatzen zuten mihi-ga...


Nik ere Firefox instalatu nahi dut. Hori izan zen Joxeren azalpena enrtzun ostean esan nuen lehenengo gauza. Hurrengo goizean, lanera iritsi eta tartetxo bat izan bezain laster instalatzeari ekin nion. Egia esan, Internet Explorer ere erabiltzen jarraituko nuela nahiko argi nuen, zaila baita egun batetik bestera ohiturak erabat aldatzea. Bi egun beranduago berriz, hain nengoen gustura, nire bulegokideei firefox instalatzeari ekin niola. Zoratuta nengoela esan zidaten hasieran, baina gustura dabiltza orain. Ni gehien erakarri ninduena euskalbar izan zen. Itzulpenak egiten aritzen naiz eta m...


Ez naiz ni arkitekturan aditua baina ez dut uste hanka sartze handiegirik egingo dudanik Luis Peña Gantxegi euskal arkitektorik garrantzitsuenetakoa dugula esaten badut (bere estudioa). Oñatiar honek gure artean ezagunak diren hainbat eraikin egin ditu, Donostiako Trinitate plaza, Chillidarekin elkarlanean eginiko Haize orrazia eta Gasteizko Foruen plaza; Cementos Rezolako museoa, Bastero Kulturgunea… Aspaldi elkarrizketa bat irakurri nion “berria” Egunkaria-n, eta interesgarria iruditu zitzaidan bertako pasarte bat dakarkizuet gaurkoan.Besteak beste Donostiaz eta pisuen garestitzeaz...


Red Hat-ek Software Librea  promozionatzeko egin duen bideoa. Egun hauetan publikatu dute Red Hat-ek JBoss  Java aplikazioen zerbitzari librea erosi duela, ( Zdnet-en irakur daiteke albistea ), eta bertan dioten bezala ez dago atzera joaterik Software librearekin.