Erreniega aldean (Iruñerrian) Geolcali enpresak egin nahi duen potasa meatzean, zundatze guztietarako baimenak izateko exijitu dute inguruko udal kaltetuek. Undion (Zizur) bildu ziren kaltetutako udal eta kontzejuetako ordezkariak, eta enpresari legea «zorrotz» betetzeko eskaera egitea onartu zuten. Geolcalik, oraingoz, zundatze baimenak ditu Gendulainen, Undion, Arlegin, Subizan, Biurrunen, Getzen eta Utergan. «Enpresak uste du ez diela udalei baimenik eskatu behar, baina ahaztu egiten zaio zundatze eta indusketa lanetarako kontrol baimenak daudela», esan dut...