Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko , diru bilketa kanpaina abian jarri dugu gaur goizean. 28 egun ditugu helburua betetzeko. Mezu honen bidez, kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz bihotz bihotzez. http://euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin egin dezakezue zuen ekarpena eta babesle txapa, katilua edo kamiseta lortu.   Edozein zalantza izanez gero edo laguntza behar izatekotan deitu edo idatzi mesedez.  Eskatu duzuen bezala, hona hemen EKARPENA NOLA EGIN PDF.     KANPAI...


Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean. Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate egunean, ospatuko dugu. Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 7etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean. Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, zozketak, abestiak .... Aukera paregabea beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera pa...


Euskarak 365 egun!

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2013-11-27 19:41

  Jarri euskararen aldeko irudia zure etxeko atari, leiho, balkoi, denda, taberna, gaztetxe, ludoteka, bulego, lantoki, kultur etxe zein karrikan. Horixe da Karrikiri elkarteak abenduaren 3ko euskararen egunera begira egin duen deia. Kartelak elkartearen Iruñeko Xabier karrikako Euskal Dendan jaso daitezke. Topaguneak atondu du afixa, “Euskarak 365 egun” kanpainaren harira.Abenduaren 30ean, kultur ekitaldiaIruñean, makrozubi forala dela eta, kanpainako ekitaldia abenduaren 3an egin ordez azaroaren 30ean eginen dute, Burgoen plazan. Ekimena Zaldiko Maldiko...


animatu 3.Euskararen Ginkanan parte hartzera! Euskararen ginkana   Egin beharrekoa: 4-6 laguneko taldea osatu www.euskararenginkana.net orrialdean izen-emate formularioa bete eta zuen taldea aurkeztu bideo labur batean (mugikorrarekin grabatu daiteke!) Abeduaren 3an hasita, internet bidez astero proposatuko diren probak burutu. (6 aste, 6 proba) Puntuazio altuena lortzen duten 4 taldeak finalera pasako dira: Urtarrilaren 25ean Donostiako San Telmo museoan. Finaleko probak irabazten dituen taldeak eramango du sari nagusia: 3.000 euro euskararen aldeko proiektu bat...


Kaixo Mintzakide!Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek mintzalagunentzako asteburu pasa eder bat antolatu dute abenduaren hasierarako.Udaberrian 50 mintzalagun inguru elkartu ziren Etxalarren, eta joateko aukerarik izan ez bazenuten, hemen daukazue aukera berri bat! Eta berriz joan nahi baduzue, zer esanik ez!Plan ederra, ezta?  


10 egun

1
stikstak 1456152810536 Stikstak | 2010-07-30 11:46

Zer dira gure bizitzako hamar egun? Galdetuko luke baten batek. Egia esan gure bizitzako parte nimiño bat baino ez da. Hala ere, hamar egun horietan bizitza osoan baino beteago senti zaitezke. Leku ezezagun batera jende ezezagunarekin joan beharrak urduritasuna, ardura eta beldurra sor ditzake zugan. Gizakiak beti izan baititu ezezagunarekiko sentimendu horiek. Egunak igaro ahala, jende ezagutzen hasi eta hasierako sentimenduak aldatu eta konfiantza, poza, bromak, barreak eta abar sortzen hasten dira. Pixkanaka-pixkanaka ezezagun taldea ezagun bihurtzen da. Ezagun eta lagun. 10 egu...


Blogeko gaia pixka bat aldatuko dut gaurkoan, baina uste dut merezi duela. Bariku honetan agur esan baitio Joseba Iriondok Euskal Telebistari. 'Gaur egun' albistegia aurkezten ikusi dugu urte askotan zehar Euskal Telebistako lehenengo katean, baina ez da horretara mugatu. Iraken kontrako gerran ere egon zen gerra korrespontsal moduan eta gerrari buruzko informazioa Euskal Herrira ekarri zigun egunero, horretaz aparte, liburu bat ere idatzi du horren inguruan eta han hemenka hitzaldiak ematen ere ibili izan da. Ba esan bezala, hemendik aurrera ez dugu berriz ere bazkal orduko albistegian ...


Hiru egun zoro

etxetikat 1456132421501 Etxetik at | 2007-11-14 17:03

Aste honetako lehen hiru egunak eromena izan dira. Alde batetik bideoblog bat egin behar genuen eta gaur azterketa izan dugu, aurreko astean gaixorik zegoela eta, etorri ez zen irakaslearena, hain zuzen ere. Bideoa muntatzea uste baino askoz zailagoa izan da. Hiru egun behar izan ditugu hau egiteko, eta beraz, tentsiopean bizi izan ditugu egun hauek. Ainara oraindik gure atzean dago lana bukatu ezinik, gaurko egunean urduritasunez josita dabil. Baina gaurkoz, honekin amaitu eta ordenagailua baztertuta utziko dugu, aldi baterako behintzat, eta Alde Zaharrera joango gara trago batzuk hartzera...


EKIALDEKO GAZTE EGUNA        Larunbatean izan zen Ezkarotzen (Nafarroa) Ekialdeko Gazte Eguna.Urtero ospatzen dute eta bertan Agoitzek, Aezkoak, Zaraitzuk, Erronkarik, Almiradiok, Irunberrik, Errok, Erroibarrek eta Esteribarrek hartzen dute parte, batez ere gazteek. Zonaldeko gaztetxeen eta okupazioen egoera aztertu nahi dutela adierazi dute antolatzaileek eta mugimenduari bultzakada bat eman, bide batez.       Ekitaldiak      Urtero ekintza ezberdinak antolatzen dituzte eta aurtengoan ez dira motz geratu.Egun osoan zeha...


    Martxoaren 8an, Emakumearen Eguna dela eta, Eibarren, beste leku askotan bezalaxe, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, hala nola antzerki ikuskizunak edota Portaleako pintura erakusketak.    Horrelako emanaldiek berebiziko garrantzia dutela berdintasuna lortzeko bide honetan zeresanik ez dago, baina albiste honen berri ematearen arrazoia ez da hau izan. Pertsonalki, emakumea izateaz harro egon arren (oso) ez baitaukat nire burua feministatzat.        El  Correo-k  albiste hau argitaratu du egunkari horretan Eibarri dagokion...


2 egun besterik ez dira falta php-ren inguruko ikastaroari jarraipena emango dioten atalak sartzeko. Adi!