Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Ongi dakizuen bezala, Euskal Herrian zehar hainbat herritan "kantuz" bat osatu dute, batzuk gurea baino eskarmentu handiagokoak dira, Baiona eta Donostia kasu, eta beste batzuk, berriz, hasi berriak dira edo urte eskas daramatzate ateratzen.Donibane Garazikoa azken horien artean kokatu behar da. Ez dakigu zehazki zenbat denbora daramaten baina bideo honetan arduratsu, alai eta batez ere gogotsu ikusten ahal zaie. Pier Pol Berzaitzen "Baratze bat" izeneko kantua eskaintzen dute. Ikusi, ikusi:


Ikasturte berria:Izena emateko epea: irailaren 26tik urriaren 21era Harremanak eta informazioa: 948 330 868 • 664 496 509Ribed Parkea 1, behea. Atarrabia • mintzakide@topagunea.comwww.blogak.com/mintzakideAntsoain: Antsoaingo Euskara ZerbitzuaAranguren: Udaleko Euskara ZerbitzuaAtarrabia: Karrikaluze elkarteaBerriobeiti: Udaleko Euskara ZerbitzuaBerriozar: Udaleko Euskara ZerbitzuaBurlata: Zaldualde euskaltegiaIruñea: Karrikiri elkartea etaArturo Campion, Iruñezar etaIrrintzi euskaltegiakTafalla: Udaleko Euskara ZerbitzuaUharte: Zubiarte euskaltegiaZizur Nagusia: Udaleko Euskara ZerbitzuaEs...


2007ko udaberrian loratu zen Donibaneko emakumeon bateragunea, gure auzoko harremanak eta errealitatea zalantzan jarri eta auzo feminista eraikitzeko bidean urratsak ematen hasteko.Jendarte eredu honek, sistema kapitalista patriarkarrak, egunerokoa eta egiturazkoa den zapalkuntzara bideratu nahi gaitu, jendartean gure partehartzea mugatuz, objektu menpekoak izatera behartuz, gorputz eredu mugatuak sortuz, gure eskubideak urratuz... eta finean eremu guztietan emakumeon papera eta izaera ezabatuz.Guk, Donibaneko emakume feministok, gure auzoan eta gure auzotik errealitate honen aurrean jarrer...


2007ko udan ezagutu nuen Donibane Garazi. Herri dotorea zinez eta gure lurraldeko hiribururik txikiena ere bai 1.400 biztanle xumerekin hain umila eta baketsua. Entzuna nuen oso herri polita zela baina bertara iritsitakoan mugimendu gehiegi ikusi nuen. Harritua gelditu nintzen kalean zebilen trafikoarekin: autoak batetik bestera, Frantziatik hurbildutako turista andana bat kaleetan, tren turistikoak hortik hara... eta lehendabiziko begiradan herriak ez ninduen hunkitu. Baina bestelako sentsazioak piztu zitzaizkidan harresiek babesten duten alde zaharrean sartu bezain pronto. Egia...


Donibane

irrintzi400 1456147996001 Irrintzi400 | 2007-01-18 07:23

Donibaneko txokoa. Blogean anotazio guztiak kronologikoki agertzen diren arren, atal desberdinak ("etiketak") sortu ditugu. Horietariko bat DONIBANE da. Bertan auzoarekin estuki lotuta idatziko dugu eta horretaz gain, auzokideen ekarpenak jasotzeko txokoa bihurtu nahi dugu. Beraz, zerbait esateko al duzu?