Iratixtrem

1 1
Alberto Ibiltarixanak | 2016-06-13 17:55

Sarritan izan dut gogoa proba hau egiteko eta aurten joatea erabaki dut. Iratixtrem izenak berak erakargarri egiten du eta beste urteetan parte hartu izan duten batzuk ondo hitz egin didate. QH moduko probak ez ditut maite eta beste giro lasaiagoan egiten direnak bai. Hala ere kontraesan asko dauzkat halako proben inguruan. Eguna iritsi ahala zalantzak sartu zitzaizkidan eta ibilbide osoa aurrez egin nuen gogortasuna zuzenean neurtzeko. Bi aste lehenago izan nintzen eta benetan gogorra iruditu zitzaidan, bai igoerak eta baita jeitsierak ere, batez ere Azpegikoa eta Errozatekoa. Azken hau d...


Mugitu! Mugimenduak, “Lurraren alde, mugitu eta eragin!” lelopean, AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailea antolatu du uztailaren 25etik abuztuaren 1era. Altsasutik uztailaren 25ean goizez abiatuko da eta astebeteko itzulian hainbat herri eta eskualde zeharkatuko ditu ekintza desberdinak antolatuz: Urbina, Legutio, Aramaio, Angiozar, Urretxu, Beasain, Zerain, Legorreta, Tolosa, Andoain, Zubieta, Zarautz, Hernani, Lezo, Irun, Orereta eta beste hainbat herritatik igaroko da Donostian amaitzeko. Guzti honen helburua AHTa salatzea da, oraingoan bereziki lurraren alde mugitua...