Oporrak hartzea onuragarria dela denok dakigu. Izan ere, gorputzarentzat eta garunarentzat mesedegarria da erlaxatzea, lo egitea, kirola egitea eta erlojurik gabe bizitzea. Nik gustuko ditudan oporrak honelakoak izan behar dira: Aktiboak: oporretan gorputza mugitzen dugu, paseotxoak ematea, igeri egitea, edo bestelako kirola egitea ondo baino hobeto datorkio urte osoan sofa gainean edo bulegoko aulkian herdoiltzen egon den gorputzari. Bulegoko lanak egiten ditugunok, batez ere, gorputza mugitu behar dugu. Mugitze horrek energia berriak sortarazten dizkigu, sasoian mantentzen gara, eta...


      Gaur, Xerezaderen Artxiboan zientzia fikzioaren klasiko bat: "Zuek guztiok, zonbiok", Robert Heinlein-ena. Itzulpena: Jasone Larrinaga.   Tabernari bat eta gizonezko bezero bat hizketa intimoan tabernako txoko batean. Bezeroak bere aitorpena egin ahala, deskubrituko dugu ez dela inondik ere dirudiena. Baina agian ezta bere solaskidea ere. Agente sekretu bat, denbora makina bat, mendeku bila dabilen eta istorio harrigarri bat kontatzen duen gazte bat, joan-etorriak denboran atzera eta aurrera. Eta bakardadea, bakardaderik erradikalena. Ausartzen bazara, lo...


Beti dago lehen aldi bat edozertarako. Bloga idazteko ere bai. Arrazoi ugari dauzkat blog hau zabaltzeko. Bi aipatzekotan, nire burutazio guztiak eta barneko sentimenduak ordenan jarri nahi nituzke. Bestalde, nire hizkuntza berriari, euskarari, merezi duen lekua eskaini nahi nioke. Bizitzak eskaintzen dizkidan lehenengo aldi guztiak barneratu eta gozatu nahi ditut. Jende onez inguratuta, gure mundu txikia zabaltzeko eta hobetzeko gai izango gara. Seme-alabak haztea erronka handia da. Hain zuzen ere, gurasook ez ditugu inoiz ahaztu lehenengo irribarrea...


X10 izenaz ezagutzen den euskal kale artista anonimoari hormek berba egiten diote, eta berak, hain jator, esprai lurrinez kontatzen dizkigu han-hemenka lurrak eta paretek xuxurlatu dizkioten istorioak. Gainera, Telegarraio miragarriaren jabea izateagatik-edo, X10ek askotxo bidaiatzen du. Ibilera horietatik hitzezko pintzeladak ere ekartzen ditu bueltan, "bidaietako pasartetxoak" deritzenak: hainbat tokitan ikusi, bizi eta sentitutako true storiak biltzen dituzten paragrafo eta esaldi bildumak. Gaurkoan bi platereko menua dakarkizugu Xerezaderen Artxiboan: lehenengoan Australia, Thail...


Alde egitea

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2011-09-10 20:36

Nomadak beti bueltatzen dira sorlekura.Ez dira, gehiago ez bueltatzekotan, inoiz joaten. Arima utzi zuten lekuetara bueltatzen direlako beti. Ez dute ihes egiten, emankorrak diren lurraren bila doaz, eta honek gidatzen ditu, bere joan-etorriak. Ibilbideak zentzua du. Sortzen ikusi zituen lurrarekin amets egiten dute. Urte askoren buruan ere, lurraren seme-alabak, bueltan datoz. Inork ezin die, bere sustraiei uko egin.Céline, nire auzokidea, beti dabil lan batetik bestera. Eguneroko errutinak, ito, eta estutu egiten omen du. Ez du ikertzeko, eta arakatzeko asmoz alde egiten, baizik eta ...


Oporraldietarako, irakurgai arinak atsegin ditut, kaskoa askorik ez berotzekoak, bereziki bidaia-liburuak. Pausaldiaren zaporearen indargarri dira inondik ere. Gaur, halako burutazioak erabili ditut, Amazon-i eskaturiko liburuak jaso ditudanean. Oporretarako beste irakurgaiekin batera paratu ditut: Ernest Hemingway: Cuentos. Marguerite Yourcenar: Hadrianoren oroitzapenak. Leonardo Sciascia: Muerte del inquisidor. Patrick Leigh Fermor: Mani: Travels in the Southern Peloponnese. Scott Donaldson: Hemingway vs. Fitzgerald. Berehalakoan konturatu naiz liburu larregi direla hamabost egunerako....


Kaixo berriro: Badirudi badakit badakidala nola idazten dudan blogean. Horregatik eta besterik gabe hasiko naiz.   Klasean gaiak aukeratu genituenean nik nire lagunekin egin ditudan bidaiak aukeratu nuen, orduan hasieratik hasiko naiz: lehen bidaiatik. Orian dela sei urte, hamazazpi urte neukanean, gure kuadrilan zerbait elkarrekin egitea erabaki genuen Aste Santuan, bidaia bat leku berezi bati batean. Azkenean, Saloura joatea aukeratu genuen zazpi egun, hasieran hamaika lagun ginen baina denbora pasa ahala lagun gutxi geratzen ginen bidaia egiteko eta azkenean bost lagun joan ginen, b...


Aurten ere egin dut 'euskaldunen Mekara' bisitatxoa, eta Durangon egiten diren guztiak egin ditut: liburuz, diskaz eta bestelakoez betetako erakusmahaiak ikusi (eta zerbait erosi), Goienkaleko arratsaldeko eta gaueko giroaz gozatu... eta aspaldian ikusi gabeko lagunekin egon. Goiko argazkian agertzen den mutil horrekin ez nintzen egon. Berarekin ez, baina bai bere lagun min batekin:  Eiderrekin. Hark eman zigun gure Egoiren berri. Betiko legez, harritu egin nau berriro Egoik.Egoi Urkiza 28 urteko galdakoztarra da. Galdakaotik urrun bizi ez garen arren, etxetik oso urruti ezagutu genuen...


Etorri nahi?



    T.S.-k ez du oso auto berria, Toyota 4runner bat, hala ere harritu egin gaitu etxeko leihotik autoa martxan jarri duenean. Autoak berak (sic) aire girotua piztu du eta handik hamar minutura bertan sartu garenean gure etxeko nebera baino hotzago zegoen. Neguan ere berdin egiten omen du: ohetik altxatu eta gelako leihotik autoa martxan jarri, kalefazio eta guzti; ondoren gosaldu, dutxa hartu, jantzi... eta auto epelean sartu lanera joateko. “Party” batera eraman gaitu eta bertan E. ezagutu dugu. E. jatorri asturiarrekoa da eta pasa den mendeko 50eko hamarkadan, Francor...


RS eta CS-ren etxean ostatu gara, erregeak bezala. R solasak ezustekoz betetzen dituen gizon erraldoia da. Gaztetan kantari ibili zen AEBetan zehar eta berdin kontatzen dizu kontzertuen ostean Les Paul-ek bere etxera gonbidatzen zuela musikaz hitzegiteko, Billy Joel-ekin jo zuela famatu baino lehen edo Jaco handia New Yorkeko negu gorrian kale edurtuetatik ikusi zuela behin, begirada galdua, ortozik eta alkondararik gabe, drogaz lepo; genioa bezain zoroa zela. C jatorri italiarrekoa da. Aiton-amonak etorri ziren AEBetara. Gurasoek italieraz egiten zuten beraien artean, baina ez zioten ...


Banator, banator...


BIDAIA BLOGAK iritzia

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-07-05 11:41

  Sustatun aurki daiteke blog erakargarri hau. Bertan nahi duenak bere bidaien berri ematen du, orain momentuan adibidez hiru lagun dabiltza bere esperientzia kontatzen blogg honen bitartez. Eguneroko txiki bat da blog hau, non nahi duenak bere esperientzia kontatzen du eta link batzuen bitartez argazkiak, ibilbideak...ikus daitezkeen. Bidaiatzea gustoko dutenentzat aukera paregabea dago hemen. Jendearen esperientziak irakur daitezke, egunero egunero zer egiten duten eta bide batez dauden herrialdearen hamaika gauza ikasi. Beste alde batetik, zure herritik hain hurrun zabiltzanean zure...


Argentinatik bueltan

irotzabal 1456147964488 Beni.Kom | 2008-05-05 14:30

Bueno, bueno...Laister aste bat egingo du Argentinatik bueltatu garela. Egia esan bidaia zoragarria izan da, eta gustora bueltatuko nitzake hara oraintxe bertan. Datozen egunotan gutxi erabiltzen dudan blog hau erabiliko dut bertan egindako ibilbideak, ikusitakoak eta sentitutakoak esplikatzeko. Bidaia honetan besteetan baina gehiago erabili dut internet, gauza askotarako, lekuak bilatzeko, informatzeko, komunikatzeko...eta ordainetan datozen astetan bertan jasotako informazioa interneten jartzen joango naiz, gauza guztientzat argentina2008 taga erabiliko dudalarik. Bitartean bideo hau pixk...


Nairobitarrak badu bere webgunea...baina ez da hau!Egin klik hemen Nairobitarrengana joateko.(ez dugu oraindik bidaia-automatikoaren trukua asmatu...)


Emakumea udan ezkonduko da. “Zorionak” esan dio bidaia-agentziako langileak, “eta? nora joateko asmoa?” Emakumeak ez dauka argi: ideia bila etorri da agentziara. Katalogo bat atera du gizonak. Asia hartu du abiapuntutzat. Tailandia edo India. Zeren bila dabiltza gutxi gora-behera? Hondartza, mendia, oihana? Emakumeak argi ez duela errepikatzen du, sorbaldak goratuz. Tira, ba hor duzue Vietnam…, Txina oso ondo dagoen destinoa da. “Txina? Baina ze eguraldi egiten du Txinan?” Agentziako gizonak hasperen egin eta eskaintza azaltzen jarraitu du. Zeelanda Berria izan daiteke beste aukera bat. “Ba...


Hainbat korronte pskilogikoren aburuz lanean dugun giroak emaitzak baldintzatzen ditu. Horrekin bat nator, baina beti bezala, psikologoek esan arte ez da egitzat jo (ez badakizue, psikologoez dudan iritzia ez da onena, baina bazter dezagun hori). Lana, lantokiaren tamainaren arabera, infernu edo zeru bilaka daiteke, lankideengatik batez ere. Giro ona baldin badago, errazago egiten da lan, harremanek giroa eta komunikazioa lausotzen dituztelako. Baina lankideekin gaizki moldatuz gero, lana gorrotatzera hel gintezke. Pertsona oso kontuan izaten den honetan, lanak gure bizitzaren zati oso gar...


Nire lagun bat New Yorken zegoen 2001eko irailaren 11n. Egun bat lehenago heldu zen hirira, turista xume gisa, eta gertakari lazgarri horren testigu mutu bilakatu zen, handik astebetera aireportuak berrireki zituzten arte. Mutu esan dut, ez dakit zergatik (klixeak eramanda, seguru), askotan kontatzen baitu bere abentura, eta oraindik seme-alabarik ez duen arren, bere bilobei ere New Yorkekoa kontatuko diela iruditzen zait. Ez da nolanahiko batailatxoa.Egun horietan gehien inpresionatu zuena zer izan zen ere behin baino gehiagotan kontatu dit. Times Square inguruko taberna eta kafetegi ugari...


                   ESTATU BATUAK – 2007ko URRIA Bidaian zehar zeharkatutako estatuak: Kalifornia, Nevada, Utah eta Arizona.Ezagututako tokiak: San Frantzisko, Yosemithe National Park, Mono Lake, Death Valley N. P., Las Vegas, Bryce Canion, Cañon Colorado, Lake Pawel, Monument Valley, Arches N. P., Salt Lake City, Boneville Salt Parkea, Elko, Winnemucca, Reno, Pyramid Lake, Virginia City... Bidaiatzeko modua: bertan jan, lo eta bidaiatzeko balio izan duen, Iosuk berak 3 hilabete lehenago mexikar lagun batekin prestatutako, Nairobitar txiki bat. Bigarren eskuko autobus bat, eskolako haurren...


Asturies eta Lleon lurraldeak lotzen dituen ibaia da Cares, Mendikate Zentrala zeharkatzen duena. Honen ondotik, bide bat, estua, zentral elektrikora ura eramango zuen kanala eraikitzeko sortua. Bide horren 12 kilometro egitea dugu helburu, zortzi urteko ahizpak, aitak eta nik, ez dirudi zaila. Lleongo partetik hasiko dugu txangoa, Caín herritik Ponceboraino, bertan hartuko gaitu furgonetak. Caíneraino bihurgunez jositako 75 bat kilometro ditugu, baina ez du axola, merezi du, Sella ibaia, izokinak, Beyoko haitzartea… bertara helduta bokadilloa arineketan jan eta hasten dugu paseoa. Bidea h...


Pasa den astean Madrilen izan ginen, bueno pasa den astean baino gehiago ostegunean esango nuke, asteazken gauean heldu eta ostiral goizea joan baikinen. Kontua da, bertan kongreso moduko bat egin zela, demokrazia espainiarrak bete duen XXX.urteurrena ospatzeko xedez. 259 ikasle izan ginen joatera gonbidatuak, euskal autonomi erkidegotik hamabost bat, bost Bizkaian, bost Gipuzkoan eta beste bost Araban. Madrilera 21ak aldera hotelera heldu (oso ondo kokatua zegoena portzierto, Meliá Barajas, ezerezaren erdi erdian... baina bueno, ez zegoen gaizki hoteltxua), zerbait afaldu (bueno bat...


Josu nos comentó que debido a una corriente proveniente del golfo de México, Islandia es un lugar más calido que otras tierras que se encuentran en la misma latitud. Nosotros quisimos comprobarlo pero… la verdad es que los 15 días que estuvimos en pleno verano no subió el mercurio de los 6 ó 7 grados y no se si fue uno o dos los días que no llovieron. Sin embargo no pasamos frío, quizás algún momento en las manos o en los pies sí pero… lo más importante, el calor humano que sentimos y compartimos en la furgoneta que hizo que en todo momento pudiéramos saborear las excelencias de aquel país...


Zarautz

bidaiak 1456131596655 Bidaiak | 2007-04-24 13:14

Zarautzera itzultzeko gogoa dut. Richard Stallman Zarautzeko Gaztetxean izan zenean egon nintzen azkenengoz Zarautzen eta egun hura uretan sartzeko aprobetxatu nuen hitzaldira joan baino lehen.Noski, bugia edo bodyboard-a eraman nuen, eta olatuak hartzen igaro nuen goiza, olatuak oso handiak ez baziren ere oso ondo pasatu nuen.Richard Stallman-en beste hitzaldi batean egona nitzen, Bilboko Euskalduna Jauregian Software libreari buruz hitzegiten aritu zenean. Zarautzeko hitzaldian aldiz, musika kopiatzearen inguruan aritu zen eta oso argi utzi zuen musika kopiatzea sukaldeko errezeta bat kop...