prueba

1
No profile photo Txina | 2018-05-06 16:55

prueba prueba test 1  


Kostatu zaigu baina aurten Dolomitetara goaz Pake eta biok. Furgoneta prestatu, bizikletak atzean jarri eta Frantziara bidean jarri gara ekainaren erdian. Gure asmoa Suitzara iristea da baina, luzeegia denez, bide erdian gelditu eta Auvernian pasa dugu gaua. Le Mont Dore herrira heldu eta funikularrean igo dugu mendira. Ibilaldi labur bat egin ondoren behera jaitsi gara oinez. Herritik bi km-ra dagoen campingean aparkatu dugu furgoneta. Inguru ederra eta berezia da Auvernia baina gaua pasa ondoren Suitzaruntz abiatu gara. Arratsaldean, Evian herrian atseden txiki bat hartu eta gero, Vevey h...


Gaur Imanol dugu gidari eta bidelagun. Berak gonbidatu gaitu gosaltzera Boom herriko ibai ondoko kafetegi eder batera. Gosaria baino bazkaria izan da. Ondoren Breendonk gotorlekua ikustera joan gara. Breendonk, hasera batean gotorleku militarra zena, gero nazien kontzentrazio-esparru bihurtu zen. Judutarrak eta preso politikoak pilatzen zituzten bertan Alemaniara eraman aurretik. Bost urte iraun zuen indarrean, 19940tik 1944ra bitartean, eta 3500 pertsona baino gehiago izan ziren atxilotuak eta horietatik 300 gutxienez, bertan hil ziren. Bisita zirraragarria izan da. Eraikinean oso ondo i...


Ganten euripean

Alberto Ibiltarixanak | 2014-10-21 00:00

Gante ez da Brujas hainako ezaguna. Brujas turistikoagoa da baina Gante agian ederragoa. Guri behintzat gehiago gustatu zaigu, nahiz eta egun petrala izan. Euria izan dugu ia egun osoan eta atzoko argitasuna falta izan zaio gaurko egunari. Tren geltokitik irtetzean ikusi dugu bizikletak hemen duen garrantzia eta lekua. Aparkalekuan bizikleta askoz gehiago daude autoak baino. Baina nola aurkitu norbere bizikleta? Nolanahi ere, nahiz eta erdigunean obra dexente izan, gehiena ikusten saiatu gara. Udaran hemen izan ginen bizikletaz baina erdigunea ikusteko betarik ez genuen izan eta gaur patxa...


Brujas

Alberto Ibiltarixanak | 2014-10-20 00:00

Goizeko 10:15etan tren geltokian gaude baina, harrigarria bada ere, trena berandu iritsi da eta hamar minutuko atzerapenarekin atera gara. Belgikako trenak oso puntulak omen ziren garai batean baina egun Euskotrenekoak puntualagoak dira nonbait. Bi ordu pasako bidaia motza egin zaigu. Pakek eta biok aurreko egunetan bizitako pasarteak gogoratzen azkar iritsi gara Brujasko geltokira. Hemendik atera eta turismo bulegoarekin egin dugun topo. Planoa eta beste informazio ugari jaso ondoren, Hodeiren kartela jarri eta Koro bere amaren eskutitzak utzi ditugu jendeak har dezan. Poliki-poliki erdi ...


Goizean goiz joan dira galdakoztarrak. Gu berandu jeiki gara eta Imanolen etxera joan gara bazkaltzera. Imanolek prestatu du bazkari ederra:zopa eta izokina pasta brikean. Goiz bazkaldu dugu, ondoren kontzertu berezi batera goaz eta. Imanolek eta Brasserie Croque-Notes bere taldeak eskaintzen dute kontzertua eta bertara gonbidatu gaitu. George Brassens kantari frantsesaren kantak eskaintzen dituzte eta pozik onartu dugu gonbita gu ere kantari honen zaleak ginelako, batez ere Xabier Leteri esker. Kontzertua auzo bateko kafe-antzokian da eta entzuleen bataz besteko adina gure antzekoa da. No...


Goiz jaiki eta udaletxeko plazan elkartu gara denok lanerako prest. Pankartak, globoak eta kartelak prestatu eta plaza erdia guretzat hartu dugu. Oraindik ez dabil jende askorik, baina poliki-poliki plaza betetzen doa. Denon artean osatu dugun puzzleak Hodeiren irudia dauka erdian eta bera dago gure buruan eta guztion bihotzean. Hodei desagertuta dagoela gogoratzea da helburua. Flandiarrei esan nahi diegu ez garela Hodeirekin ahaztu eta Anberesko udalari eskatu nahi diogu ez daitezela ahaztu. Hemengo hedabide asko hurbildu zaizkigu eta horien galderei erantzuten jardun dute Pablok, Hodeire...


Bruselako aireportutik trenez iritsi ginen atzo Anberesera eta geltokian Imanol gure lagunarekin elkartu ginen. Aurrez alokatua genuen apartamendura lagundu zigun eta, ondoren, Mathias, Jan, Kristel, Lander eta zazpiok afaldu genuen elkarrekin, ekitaldien xehetasun guztiak lotu nahian. Gaur goizean hirian ibili gara kaleetan zehar, bazter interesgarrien bila. Udan ikusi ez genituen txokoak ikusteko parada izan dugu. Hemen ere, Flandria osoan bezala, bizikleta da garraiatzeko ibilgailu nagusia eta gustura jardun dugu bizikleten atgazkiak ateratzen. Asteburuan urtea beteko da Hodei desagert...


Murugarren

Alberto Ibiltarixanak | 2013-04-21 00:00

Asteburuan Lizarra inguruan ibili gara. Aspaldiko partez, familia osoa izan gara eta poztekoa da. Ostiralean Lizarran zehar buelta bat eman ondoren Murugarren herri txiki eta politean dagoen Baquedano etxean hartu dugu ostatu. Etxea oso polita eta lasaia da eta oso gustura egon gara bertan. Larunbatean Urederra ibaiaren iturburura joan gara. Ibilbide osoan ura gainezka eta zuhaitzak ugari. Garai honetan ur asko dago eta indartsu jaisten da, murmurioak belarria zulatzeraino. Udaberria bizi-bizi ikus daiteke han inguru guztia berdez margotuta baitago. Ingurua zoragarria da eta merezi du benet...


Islandian zehar

Alberto Ibiltarixanak | 2013-04-07 00:00

Aspalditik izan dut Islandia ezagutzeko gogoa. Orain dela bost urte inguru Josu Iztuetarekin joateko asmoa izan arren azken orduan ez nintzen joan. Geroztik askotan izan dut buruan Islandia bizikletaz zeharkatzeko nahia. Horrela ez bada izan ere Aste Santuan izan dugu aukera, Pake eta biok, lurralde zoragarri hori ezagutzeko. Hegazkinak Bilbotik zuzenean Reykjiavikera ostegunean eraman ondoren, bost eguneko egonaldia egin dugu. Oraingoan Pilar eta Tomas izan ditugu bidaia lagun. Islandian lau elementu nagusiak aurkitzen dira: lurra, sua, ura eta airea. Lurrean sua gori-gori, ur beroa borbor...


Urte berriko lehengo egunak Euskal Herrian pasa ondoren, Txekian urteko lehenengo egunak etorri dira. Superstizio gaietan sinesten dutenentzat urte aproposa ez dirudien arren, guk beste perspektiba batetik, ikuspegi positiboarekin hasten saiatuko gara. Urte hau, paregabea izateaz gain “errepikaezina” izango dela ziur gaude eta. Bitxikeri moduan, nire kintakoak jaio ginen urtetik errepikatzen ez den gertakari bat komentatuko dizuet. Izan ere, 1987.urtez geroztik, ez dira urte berean zifra guztiak desberdinak izan. Numerologia eta sineskeriak alde batera utzita, baina topiko-tipikoekin jar...


Kaixo familiar-adiskide-ezagun-ezezagun hori! Zelan pasatu duzue azkenengo astea? Berri aipagarririk gure Euskal Herritik? Egia esan, teknologia berriei esker gu ere ez gara bertako berri eta gertakarietatik at gelditu. 140 karakterezko mezu, streaming, skype eta internetek dituen beste hainbat erreminta ugariez baliatuz, etxeko ganbarako ordenagailuaren aurrean bezala sentitzeko aukera izaten dugu. Adibidez, aste hau pailazo agurgarrien heriotza, zein errege barregarrien ebakuntzen astea izan dela jakinaren gainean gaude. “Naranja Navelina”-ren (http://www.frutasynaranjas.com/content/1-...


1. astea

5
No profile photo 2 Beñat Txekian | 2012-10-07 00:00

Goizeko 9etan irten ginen Arrasatetik astelehenean. Leontxio gidatzeko txandak eginez eta Frantziako autopistetako ordainlekuetan belarrondoko galantak jaso ostean gaueko 11tan iritsi ginen Mulhouseko ostatura 1200 km eginda. Bidean gorabeheratxo bat izan genuen, autopista zati bat itxita zegoelako eta gainera istripu bat egon zelako gu goazen bigarren mailako errepidean. GPSak atzera egiteko esaten zigun, baina kamioilari frantses bati esker lortu genuen bide zuzenera itzultzea, hori bai, ia bi ordu galdu ondoren. Martitzenean Alemaniako autobide ederretan gidatzeko aukera izan genuen...


Lofoten irlak atzean utzi eta peninsulara goaz. Goiz jaiki gara ferrya hartzeko Moskenesen eta zazpiretarako furgonetarekin ilaran geunden ferrya noiz etorriko zain. Bitartean gure atzeko italianoekin jardun naiz berriketan. Haiek ere iparraldean ibili dira eskiatzen.Ferrya 08:00etan atera da eta 11:30ean Bodora iritsi gara. Eguraldia txarra da gaurkoa. Euritan jaiki gara eta ilun jarraitzen du. Itsasoa ere ez dago bare eta salto batzuk eman ditugu. Hemendik atera eta zuzenean Suedia aldera egin dugu. Bidean ez dago azkar joaterik elur asko dago-eta. Suediara sartu orduko elur maila igo da...


Svolvaer-Reine

5
Alberto Ibiltarixanak | 2012-03-20 23:08

Atzo gauean, azkenean, Kabelbagen lo egin genuen. Goizean jaiki eta dena lainopean zegoen eta elurra mara-mara. Svolvaer eta Kabelbag herriak ikusi ditugu goiz goibelean. Herri politak dira, baina neguko giro honekin ez dabil jende asko kaleetan.Gero Lofoten irletatik bidaian jarraitu dugu eta Henningsvaer arrantzaleen herritxoan egin dugu geldialdia. Lehenengo kalean bazkaldu dugu, baina sekulako hotza egiten zuen, ikusi besterik ez dago zein keinu ditugun gure aurpegietan. Gero, herria bisitatu eta arrantzaleen joan-etorriak ikusten egon gara. Itsasontziak bakailaoz beteta sartu dira por...


Stokmarknes-Svolvaer

3
Alberto Ibiltarixanak | 2012-03-19 17:30

Atzo esan bezala Stokmarknes herrian gaude. Goizean jaiki eta eskiatzera goaz. Eguraldi ederra dugu eta Storheia, hemengo mendi handiena, igotzea pentsatu dugu. Ez da oso altua, baina itsasertzetik irten eta 600 metro igoko ditugu gailurrera. Eski pistetan zehar egin dugu lehen partea eta gero, pinudian zehar, aldapa gogorra igo dugu lehen leporaino. Hemengo ikuspegia zoragarria da: itsasoa behean, zerua goian eta tartean elurra eta gu, puff...! Lepora igo ondoren, badirudi berehala iritsiko garela gailurrera, baina berriz ere mendian ilusio optikoak eta iristeko gogoak okertzen gaitu. Be...


Kiruna-Vesteraalen

1
Alberto Ibiltarixanak | 2012-03-19 14:36

  Kirunatik atera eta egun osoa bidaian. Lehenengo Abiskora joan gara, orain dela astebete alokatutako makilak itzultzera. Gero, Norvegiarako mugarantz abiatu gara. Hona gerturatu ahala menditsuagoa da eta elur gehiago dago mendian. Muga pasatu ondoren Narvikera jaisten hasi gara eta itsasoa berehala dugu begien aurrean. Elurra itsasoraino iristen da paraje hauetan eta etxe koloretsuak besterik ez dira ageri elur artean. Gure helburua Lofoten irletara joatea da, baina aurrez Vesteralen irletatik pasa behar gara, nahiz eta guretzat denak Lofoten irlak izan. Sortland herria pasa eta St...


Larunbatean lasai hartu dugu eguna. Goizean, gosaldu ondoren, batzuk eskiatzen eta besteak furgoan joan gara Kirunatik Jukkasjärvi herrira. Ezaguna da Ice Hotel edo izotzezko hotelagatik eta turista asko joaten da bertara hotela ezagutzera. Izotzezko blokeekin egiten dute urtero eta munduko eskultore askok parte hartzen du hotelaren eraikuntzan. Aurten Jose Pablo Arriaga eskultore markinarra ere hautatua izan da.   Gu ez gara hotelera sartu. Sarrera garestia iruditu zaigu eta kanpotik ibili gara eta samien herri polit hau ezagutzeko hartu dugu goiza. Banakako etxez osatua dago her...


Arratsaldean Kirunan

10
Alberto Ibiltarixanak | 2012-03-10 21:07

Goizean egun ederrarekin esnatu eta samien museoa ikustera joan gara. Samiak aspalditik bizi dira Laponian eta hizkuntza eta kultura propioa daukate. Museoa interesgarria da eta oso gustura egon gara bertan. Hokkmokk herrian elur asko dago eta bart gehiago egin du. Kaleak eta etxeak zuri-zuri zeuden goizean eta jende gutxi zebilen kaletik. Emakume nagusiek trineo moduko batzuk eramaten dituzte bastoi bezala, labanduta ez jausteko. Bidean elur oreinak ikusi ditugu errepidea gurutzatzen. Hauek ere nahiago dute errepidetik ibili elur asko dagoenean. Kirunara iritsi eta erosketak egitera joan...


Umea-Jokkmokk

2
Alberto Ibiltarixanak | 2012-03-09 23:14

Gaurko eguna ere furgonetan bidaiatzen egin dugu. Laponiako iparraldera joateko kilometro asko dago eta egun osoa behar izan dugu. Umeatik Luleara 270 Km. eta hemendik Jokkmokkera 170 Km. Gosaldu ondoren, Umeako kaleetan buelta bat eman dugu herria pixka bat ezagutzeko. Elurrez egindako gaztelu batean eskolako ume txikiak zeuden jolasean. Beste kale nagusi batean hainbat artistaren elurrezko eskulturak daude. Zero azpiko tenperaturekin erraz mantentzen dira eta negu osoan daude ikusgai. Erdialdeko liburutegia ere ikusi dugu eta oso handia da. Sarrera, librea izaten da, eta interneteko k...


Upsala-Umea

Alberto Ibiltarixanak | 2012-03-08 09:09

Bide baztarrean lo egin eta martxari ekin diogu. Gure helburua Laponiara iristea da, baina gaur erdia-edo, egingo dugu. Errepide nagusia ondo dago, baina ezin gara abiadura azkarregian joan. Bide erdian, Sunsdwall herrian, gelditu gara erosketak egin eta hankak luzatzera. Emakumeen eguna dela-eta ekitaldia zegoen plazan eta hara gerturatu naiz eurekin bat egitera, baina hauek nahiko hotzak dira, kaleko tenperatura bezalakoak. Azkenean Umean gelditzea erabaki dugu. Hemen bada aterpetxea eta bertan lo egiteko asmoa dugu. Uste baino hobea da eta berehala aurkitu dugu. Ohe ederrak, sukaldea, ...


Laponia

11
Alberto Ibiltarixanak | 2012-02-29 09:53

Iritsi da eguna. Bihar ateratzen gara Laponia aldera. Lehen ere izana naiz lurralde honetan. Orain dela lau urte joan nintzen lehen aldiz eta orduan sortu nuen bloga. Orduko ibiliak zortzi egun iraun zuen baina orain hiru aldiz gehiago iraungo du.De Laponia 2008 Samiak bizi diren lurraldea da Laponia. Oraingo honetan ez goaz Laponiara bakarrik. Lehen astean Vasaloppet eski proba famatua ateratzen den tokira goaz. Ezin izango dugu 90 Km.ko proban parte hartu, horretarako askoz lehenago eman behar izaten da izena. Beraz, aurten ikusi egingo dugu eta hurrengo egunean aterako gara ibilbidea egi...


Las Vegas

1
malajonbidaia 1456151220569 Malajonen Bidaia | 2011-03-22 12:42

Kaixo, gu Malajon izeneko hiru neska-mutil gara. Pasaden urtean, (1955.) urtean, Las Vegasen egon ginen denboraldi bat pasatzen. Kasinoan egon ginen eta 1000000000000000 euro irabazi genituen bakoitzak. Eta horregatik Hawaiera bidaiatu genuen 25 egun. Las Vegasen ere bai surf egin genuen La Concha hondartzan. Hawaien ere bai surf egin genuen baina izurde batzuk agertu ziren eta surfeko tabletatik bota ginduten eta gero marrazo batzuk agertu ziren gu jateko eta uretan oso azkarrak garenez ez ginduten harrapatu. Susto handia hartu genuen orduan, ez ginen La Concha hondartzara berriz hurbildu....


Ez dut uste tripia hartzearen experientziaren modukoa izatera heltzen denik baina, hala ere, oso kañeroa da! Gozatu! xDBeste bat:http://www.neave.com/strobe/


Tanger!!!

kresssala 1456150597510 Kressala | 2009-04-01 19:02

Kaixo guztioi!Gaur, Google Docsen power pointak egiten aritu gara.Hori dela eta, pasaden urtean egindako bidai bati buruzkoa egitea erabaki dut.Beste batean esan nuen bezala, itsasontziz Gibraltar pasatuz, Tangerrera joan ginen nire lagunak eta ni.Oso bidai polita egin genuen, haien kultura, erlijioa, janaria...ikusteko.Horrexegatik aurkezpen hau egitea erabaki dut.Zuen gustukoa izatea espero dut! Laura Peña