Imuhar

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2017-01-04 17:18

 Matinfa, tenessey  Imuhagh tigraw tikma  Ayitma  Yofa anikir  Nikiss sandade  Wadagh nihane  Matinfa, tenessey  Imuhagh tigraw tikma  Imuhagh tigraw tikma id talghiwene ayishrayane  Imuhar (gizaki askea) Ederra da aske direnak lo egotea sufrimenduzko mundu honetan Esna zaitez nire herria! Zutitu zaitezte anai-arrebak! Egin diezaiogun aurre gaur egungo arazoei Bidea luzea da Ederra da aske direnak lo egotea Gizakiaren sufrimenduak baina garaiak aldatu egin direla erakusten du Bombino (moldatua)


Urte Berria

1
tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2017-01-03 22:07

Azawadiar errefuxiatuak Burkina Fason    Urte berriaren hasiera ez da izan berdina denontzat. Batzuk oparotasunean, ondo jan eta hobeto edanez eman ditugu lehenengo urratsak edo balantzak, beste batzuk, ordea, gerrikoa ondo estutu beharrean ikusi dute euren burua, halabeharrez.   Urte hasiera gogorra izan da ahulenentzat, bortizkeria atzean utzi nahi izan dutenentzat, errefuxiatu eremuetan pilaturik dirautenentzat. Batetik, giza-laguntzarako erakundeen aurrekontua murriztu egin delako, bestetik, krisi egoeran eta laguntza beharrean den pertsona kopurua hazi egin ...


   Hilaren hamazazpia, astelehena, izan da Kidaleko haurrarentzat ikasturteko lehenengo eguna.    Badoa haur kel_tamasheq-a, lau horma zaharrek estutzen duten eremu ilunera. Atzean utzi du kanpamentua, ama, eta basamortu zabala. Pozik doa halere, soineko berria jantzita, apain, eta dotore orrazturik… maletatxo gorria eskuan. Koadernoa, arkatzak, hiruzpalau margo, eta metalezko txorroskiloa altxor.   Gaur, ez da goizean goiz jaiki amarekin batera, egun zabaldu berriari abesti leun batez eskerrak ematera. Ez da bere lagunik kuttunenarekin elkartu, ...


   kel_tamasheq gaztea  "Gauzak ez dira nahastu behar" __esango dizuete batzuek__. "Drogak eta politika bi gai zeharo desberdinak dira". Baina itsuek ere ikusten dute Hego Amerikatik datorren kokainak, Afrika Mendebaldeko kostaldea suspirio gozoan igaro eta basamortuko bide malkartsuetan murgiltzera egiten duela __Azawad hitsean kasu__, aberatson Europa amets.    Errazago zaio askori "Sahel" hitz beilegia, "terrorismo" hitz beltzarekin uztartzea, ezen ez "droga" hitz gorriarekin.    Bamakok aspaldi abandonatutako gazte langabetu azawadiarrak baina, s...