Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Buelta polita egin genuen igandean Kabestrus eta Kenezabuke. Goizuetatik Artikutzara (aspaldi paraje hauetatik ibili gabe). Sufrituta igo ginen Bianditzera eta hemendi Sorondotik Añarbe aldera jeitsi ginen, Goizuetarako bidea berriz hartzeko.              


Mintzakide Mendi Taldeak beste txango bat proposatzen dizue hurrengo iganderako, maiatzak 11. Artikutzara joango gara. Hitzordua: Goizeko 8:15ean Iruñeko zezentegietako aparkalekuan (Corralillos)Eta Ekainaren 14an MINTZA EGUNA Getxon!!!