Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Aste honetan zehar lehenbiziko taldeak elkartzen hasi dira. Oraindik jasotzen ari gara izena emateko fitxak, beraz oraindik ez baldin bagara zuekin kontaktuan jarri, pazientzia pixka bat eskatzen dizuegu, eta hurrengo egunetan zehar jarriko gara harremanetan zuekin.   Mintzakidetik antolatzen diren saioekin jarraituz, Mintzakide Mendi Taldeak, beste txango bat eginen du urriaren 28an Irurtzungo Trinitatera. Adi ordutegi aldaketari   Adi ordutegi aldaketari"Irurtzungo trinitatea""> Mintzakide mendi taldea Igande honetan Mintzakide mendi taldearen bigarren txangoa Irurtzungo ...