ARGIA, Dabi Piedra 2016ko ekainaren 05a ZEIN ONGI BIZI ZEN ULISES Oholtza gaineko bertsolaritza utzi berri, Ulises euskaldunaren azalean agertu zen Xabier Amuriza Bilboko Bidebarrieta liburutegian, maiatzaren 19an. Maisua omentzeko beste emanaldi berezi hauek egingo dira ekainean: 16an Etxanon Amurizaren gaiak eta garaiak berbaldia; 17an Durangon Emaidazue freskura lagunarteko kantaldia eta 19an Etxanotik Berrizera Amurizaren bideak eta aireak erromesaldi artistikoa. Entzule guztiak adi-adi, ikusminez, zain eta halako batean agertu da Xabier Amuriza taula ...



Xabier Amuriza

16
marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2010-11-18 14:20

Amuriza Etxanokoa da, baina Berrizen bizi da. 69 urte dauzka. 1965ean apaiza da, baina orain ez da apaiza, bertsolaria eta idazlea da. Ezkonduta dago eta alaba bat dauka, bere izena Miren da. Bizarra eta ile urdina dauka, ez da altua eta ez da baxua. Begietan betaurrekoak dauzka.(1. urratseko ikasleak). Gu ez gara hitzaldira joan. Kontatu, mesedez.


Xabier Amurizak kaleratu berri du beste liburu bat, Joan ziren izenekoa. Nahi duenak eskuragarri du idazlearen blogean.Nik, hala ere, sartaurreari erreparatu diot, hizkuntza-ereduari buruz zenbait juzgu eta iritzi agertzen baititu. Suizidio linguistiko probintziano eta antzeko beste "lore" batzuk erabili ditu gaur egungo hizkuntza-ereduaz aritzean.On litzateke horri buruz iruzkin txiki bat egitea. Baten batek horretarako trenpu onik badu, hementxe egingo diogu lekua.