Ez dakit zenbat denbora izan nazen hilaren 20aren zain. Gasteizko ikastaroaren barri izan nebanetik, ikastaro pare batera joan naz (horretako bat Franck Noëlek Gasteizen be emondakoa), baina Juan Pedro Poderosoren ikastaroek zerbait berezia dekie: sustraira itzultzea da, aspaldiko lagunak ikustea, erronkari aurre egitea...Sustraira itzultzea, nire aikido formen mamia handik ekarri nebalako. Aspaldiko lagunak ikustea, aspaldikoak eta lagunak direlako, maiz alkar ikusten ez dogulako (nahiz eta hamengoak be laster sartuko diran aspaldikoak kategoria horretan). Erronkari aurre egitea, Juan Pedr...


Haurren eskolak amaitu egin dira, udako oporrak hasi dira eta. Izugarri pozik amaitu dugu denok: haurrek, Ekain laguntzaileak eta nik. Ondo pasatu dugu, asko dibertitu gara, asko ikasi dugu. Haurrek ez ezik, nik ere asko ikasi dut, batez ere. Oso esperientzia aberasgarria izan da. Eta abian da hurrengo ikasturterako planifikazioa. Ikastetxeek informazioa jaso dute, eta kartelak laster eramango ditugu inprimatzera, aldaketa txikiren bat egin eta gero. Lehen aldiz egiten ari gara horrelakorik, eta freskotasun falta sumatzen dugu, baina hasiak gara!Ikaragarri polita izan da haurrei irakastea,...


Historiaurretik, gizakiak ondo jakin dau besteakaz alkartuz gero indartsuagoa izango zala; hau da, mamutak-eta ehizetako aukera gehiago eukazala. Otsoek eta lehoiek taldetan ehizetan dabez harrapakinak. Eta jatorrizko sen horreek alde batera utzi eta hain primitiboa ez den adibideren baten bidez azaldu gura izanez gero, gure euskal mendi berdeei erreparatu beste beharrik ez dogu: gure mendietan, ohikoa zan herri lana, herriko biztanleen artean beharrezko lanak egitea; danek egiten eben beharra, danen onerako. Alegia, pertsona batek bakarrik ezin dauz zeregin guztiak bere gain hartu; noizbai...


Artikulu labur honek batzuetan neuk ere —beste hainbatek legez— Espainiako telebistako 2. kateko dokumentalak ikusten ditudala frogatuko du; bueno, hain zuzen, bat gutxienez ikusi dudala. Eboluzioari eta ikasketa prozesuari buruzko ikerketa azaltzen zuen dokumental hark. Ikerlariek espezie kantari baten txitak bereizi eta isolatu zituzten, gurasoen eredu barik kantetan zelan ikasten zuten aztertzeko. Ez naiz akordetan zer espezie zen, baina bai ikerketak zer ondorio nagusi izan zuen: isolatutako txitek kantetan ikasten zuten. Ez zuten gurasoekin edo aske bizi zirenen erregistro zabala; eure...


Gaur, bariku guztietan lez, armak landuko doguz klasean. Normalean, bokkena praktiketan dogu, eta aldian-aldian, joa. Tantoa ez dogu bereziki lantzen, eta gaur tantoagaz teknika batzuk egingo doguzala erabaki dot. Errealagoa da, eta usten dot ikasleak bereziki motibatuta dagozala armetako klaseetan. Tantoa berezia da. Izan be, armarik ez bagendu lez mugitu daikeguz eskuak, eta hortaz, hainbat eta hainbat aukera emoten deuskuz. Hasikeran, tanto erasoen aurka defendatuko gara (gokyo, ikkyo, shiho-nage, irimi-nage eta kote-gaeshi tekniken bidez, gehienbat), eta gero, torik egingo dau erasoa, e...


Hainbat aikido estilo omen daude, baina nik beti pentsatu izan dut nik Aikido egiten dudala, besterik ez, estiloari garrantzirik eman barik. Beste batzuk, ostera, eurenak ez direnak gutxietsi eta gutxietsi dabiltza, eta denek Ueshibaren berbak erabiltzen dituzte arrazoi gisa. Neuk be egingo dut: «Aikidon, beharrezkoa da gizaki guztien arteko bakea zerbitzatzeko pentsamoldea izatea, indartsuak izateko edo etsaia garaitzeko helburuarekin prestatzeko desioa alde batera utzita». Hortaz, oraingoz ez dut ezer gehigo esango. Nahi duenak ulertu egingo du.


Eskerrak! Euskarazko bitakorak idazteko aukerea! Nekatuta nengoen Blogger-en nik idatzitakoa izan ezik gainerakoa ingelesez ikusteaz. Seguru hametik aurrera gehiago idazten dodala.