Goazen Etxalarrera! Apirilaren 4tik 6ra, Euskal Herri osoko mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek. Sukaldaritza eta masaje tailerrak, kantu gaua, mendi bueltak, herritarrekin solasaldiak eta mila bizipen izango dira Etxalarren. Iaz 50 mintzalagun joan ziren Etxalarrera, eta poz pozik itzuli ziren denak. Asko berriz joateko gogoz geratu ziren… eta oraintxe daukate aukera! Ostiral arratsaldean heldu eta igande bazkalostera arte, otorduak, lotarako lekua, tailerrak eta ibilaldiak… guztia, 80€-ren truke. Izen ematea mar...


Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Zorionak eta urte berri on guztioi! 24 | 12 | 2013 Mintzakide talde gehienak oporrak edo atseden txiki bat hartu duten bitartean, guk lanean jarraitzen dugu.Alde batetik, taldekatze lanetan, gure helburua urtarrilaren 24an lagun eta talde guztiak martxan izatea da.Eta beste aldetik, dakizuen bezala Crowdfunding kanpaina irekia dugu euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin. Mintzakide egitasmoaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, diru bilketa kanpaina abian jarri genuen orain dela pare bat aste. 28 egun geratzen dira helburua lortzeko, bestela dena bertan behera geratuko da, ez utzi mesed...



Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko , diru bilketa kanpaina abian jarri dugu gaur goizean. 28 egun ditugu helburua betetzeko. Mezu honen bidez, kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz bihotz bihotzez. http://euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin egin dezakezue zuen ekarpena eta babesle txapa, katilua edo kamiseta lortu.   Edozein zalantza izanez gero edo laguntza behar izatekotan deitu edo idatzi mesedez.  Eskatu duzuen bezala, hona hemen EKARPENA NOLA EGIN PDF.     KANPAI...


Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean. Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate egunean, ospatuko dugu. Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 7etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean. Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, zozketak, abestiak .... Aukera paregabea beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera pa...


Zein erraz mugitzen garen ur korrontearen norantzan, harrien kolpeak ekidinez, aurrera, besteen pare doan hostoa bezala. Ez al duzue baina askotan abiadura hori gelditu nahi izan? Ez al duzue bideko ertz batek eskeintzen digun atsedenaz eta lasaitasunaz gozatu nahi izan? Ez al duzue atzean utzitako erroetara bueltatu nahi izan? Azken finean gure esentziaren bidea jarraitu nahi izan? Zaila da ur korrontearen kontra bidai luzetan murgiltzea, baina helburua garbia denean eta gure gurarien asebetetzea dakarrenean, luzaroan pairatzen ditugun sabeleko minak desagertuko lirateke.Georg Phipipp Tele...


Wikipediaren arabera:Bisurte 366 egun dituen urtea, 365 izan beharrean. 366. egun hau urteen luzera errealarekin dagoen desfasea zuzentzeko ezartzen da, izan ere eguzki-urteak 365 egun eta 6 orduko luzera dauka gutxi gora behera. Honela, 4ren multiploak diren urteetan egun bat gehiago ezarriz luzera honetara gerturatzea lortzen da.Baina goazen garrantzizkora, 2012-ak egun bat gehiago duela gozatzeko eta POZIK BIZItzen ahalegintzeko!!! The Leapyear Project from Victor Saad on Vimeo.  Masai 2012 URTEAN BEREZ... 86.400 segundu gehiago ditugu irrifar egiteko!  2012ko otsailak 29 ...


Uztaila amaierakoa bada ere, hona azken soziolinguistikaz berripapera.SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA EUSKARA KOMUNIKATU? NOR-NORI-NORK: KRONIKA, MATERIALAK ETA BIDEOAK ESKURAGARRI Bi egunetan zehar, euskararen sustapenerako komunikazio-ekintzak burutzeko moduaz jardun genuen 75 bat lagunek Donostiako Miramar Jauregian. Soziolinguistika Klusterrak antolatutako Euskara komunikatu? Nor-nori-nork ikastaroak hizkuntza-plangintzan dabiltzan profesionalak eta komunikazio-gaietan adituak bildu zituen, besteak beste. Pilar Kaltzada ...


Open publication - Free publishing - More sozioekonomia


 


ultrapertsonala

4
madigan 1456151170416 ultrapertsonala | 2006-05-28 23:58

Kaixo, hauxe da Madiganen blog pertsonala, euskera kaxkarrean. Hain kolonizatuta nago kulturalki non euskeraz idaztea zaila egiten zait. Horregatik atera berri dut beste Blog bat gazteleraz (ikusi estekak). Han, nire datu pertsonalak agertzen dira. Gutxi gora behera hauek dira: Jon dut izena, 36 urte dauzkat, lanean ari naiz kazetari gisa, neskak ditut maite (ez nago ezkonduta), Athleticzalea naiz, etab. Beraz ez naiz tipo oso berezia, nahiko euskaldun arrunta baizik. Blog honetan, gertatzen zaizkidan gauzak kontatzen ahalegingo naiz. Gaur adibidez, igandea izanik, pentsatzen egon naiz ea z...