Bideoak

Su etena eta SGAE

bideoak 1456131602734 Bideoak | 2006-04-28 18:20

Vaya Semanitakoek ez dute erritmorik galdu!


Red Hat-ek Software Librea  promozionatzeko egin duen bideoa. Egun hauetan publikatu dute Red Hat-ek JBoss  Java aplikazioen zerbitzari librea erosi duela, ( Zdnet-en irakur daiteke albistea ), eta bertan dioten bezala ez dago atzera joaterik Software librearekin.  


Berria.info webgunean jarri dute Fermin Muguruzaren bideoklip dotorea. Irakurle batek idatzi dit: Uste dut, komeniko litzaigukela bideo hori real playerretik liberatu eta adibidez you tuben, eta beraz hemen ere jartzea.... zer iruditzen? Eta nik, txintxo-txintxo, kasu egin diot irakurleari. Ez kasu egitea nahi niolako bakarrik; baita bideo hau ikusteko gogoa neukalako ere. Dotorea baita bideoklipa. Fermin Muguruza, Euskal Herria Jamaika Clash


Polemika, Amnistia Internacionalen bideo honekin. Anuntzioaren kalitatea, ondo egina dagoela, inork ez du zalantzan jartzen. Baina, dauden denak diren edo diren denak dauden, zalantza asko. (Meneametik jasoa)


Bideo musikalak

bideoak 1456131602734 Bideoak | 2006-04-03 15:14

Egunotan, bi euskarazko bideo musikal ikusi ditut euskarazko blogosferan. Uztarria.com-en aurrena, Tiobibo taldearena; gaztelumendi.org-en, bestea, Berri Txarrak hirukotearena. Ez da modu txarra bideo musikalak zabaltzeko. Hona hemen biak.


ETAren sueten iraunkorra

4
bideoak 1456131602734 Bideoak | 2006-03-22 12:52

Garatik hartutako bideoa oso-osorik. Bi hizkuntzetan dago. Oharra: hasieran berria.info-ko bideoa igo dut hona, euskaraz soilik zegoena. Baina erdi parean moztu egiten zela-eta, hau jaso dut orain. Lehengoa ikusi nahi duenak, oraindik YouTuben aurkituko du.


ADSLan baja emateko

bideoak 1456131602734 Bideoak | 2006-03-17 19:20

Mundiala bideo hau. Batez ere, inoiz, Telefonica edo Euskaltel edo antzekoren baten baja ematea tokatu zaienentzat.


Hona hemen  Nintendo DS kontsola eramangarriarentzako tetris jokoaren iragarkia.


Kamisetak doblatzeko

bideoak 1456131602734 Bideoak | 2006-03-10 15:05

Lehengoan patatak zuritzeko trukoa erakusten nizuen. Gaur, beste truko bat, hau aspaldi xamar ikusi nuena: kamisetak nola doblatu, di-da batean. Probatu dut, eta benetan diot, badabil.


Dragoi hori, paperez egindako figura bat da. Ez besterik. Eta geldi-geldi dago, noski. Baina, ilusio optikoak sortzen ditu, eta badirudi ikuslea mugitu ahala lepoa jiratzen duela haren ibilbideari jarraitzeko. Zerorrek ere egin dezakezu horrelako figura bat. Hemen esplikatzen dizute nola: http://www.grand-illusions.com/


bideoak 1456131602734

Azken iruzkinak

high   scool  musical

high scool musical 2006-10-13 18:17 #2

dady yanke

dady yanke 2006-10-11 09:11 #3

2006-06-18 20:16 #4