Pentagonoko bideoak

bideoak 1456131602734 Bideoak | 2006-05-17 09:05

Irailaren 11ko atentatuetan, Pentagonoaren kontra jo zuen Boeing abioiaren irudiak publikatu dituztela, horixe izan zen atzo telediarioetako notizia bat. Nonbait, kospirazio teoria guztiekin bukatu nahi zuten (badakizue, ez zela hegazkina erori, misilak zirela, ea holako destrozoa nola egin zuen hegazkin bakarrak, non zeuden pusketak... Interneten behintzat izugarri zabaldu diren teoriak).

Publikatu dituzte ba bideo santu hoiek, eta zakurraren putza. Lehen baino okerrago edo lehen bezala, gehinez. Apenas ezer ikusten den. Kea, sua.

Eta nik, teoria konspiratorio absurdo hoien zale diren guztiei behingoz arrazoia kenduko dien froga definitiboaren zai jarraitu behar.

Hona bi bideoak.



Utzi iruzkina: