Karasatorre abizena

No profile photo antzinakeriak | 2014-02-26 16:52

 Ezer berezirik aurkitu gabe ematen dut ordu luzeak, askotan, Genealogiaren uretan "apellidutan".
    Orokorrean,neure zuhaitz genealogikoaren adarren batetik, Tarzan (edo tximino) baten modura, beste zuhaitzetara jausi eginez. Nire odoleko antzinako baten ezkontidea hartu, eta honen familia arakatzen alferrik galtzen dut minutu edo ordu mordo bat.
    Abizen arraro, berezi, euskal kutsu zalantzezkodunak topatuz gero, hor sartzen naiz, su ta ke.
Carasatorre da kuriosoenetako bat. Jaime de Querexetaren "Diccionario onomástico y Heraldico" liburuak esaldi bakar bat eskaintzen dio abizenari: "Compuesto de Carasa y Torre". Eta Carasari buruz Kantabriakoa dela esaten du, bere izeneko herritik sortutakoa.
Topatu dudana ez dator bat adierazpen honekin. Ez dakit halako eboluzioa inon gertatu denik, baina Euskal Herriko Carasatorre oso bilakaera bereziko baten emaitza da. Hariari punta modernoena hartuta, begira ezazue nolako ezusteko iturburura ailegatzen garen.
    XIX gn. mendeko finalean "Carasatorre Gaztañaga" anai-arrebak dugu Tolosan, eta "Casatorre Aguirrezabal" (aldaketa berria) Bergaran. Batak zein besteak Urretxuko "Carasatorre Salsamendi" etorritakoak eta aurreko belaunaldia "Carasatorre Echalecu" Zumarragan. Arrasaten dago urrengo maila, zertxobait desberdina " Carrasatorre Mocoroaga" (anai-arrebak 1740 eta 1758 artean jaioak) eta "Carrasatorre Borinaga" gero (1707-1723).
   Eta pausutxo bat gehiago. Hiru anai-arreba ziren, Oñati eta Arrasaten jaioak, aurreko belaunaldian: Ikus dezagun nola dauden euren inskripzioak:

1677-07-04     Martin, Carrazedo, Lascano    
1679-04-25     Geronima Maria, Carraserotorres, Lascanoyturburu    
1681-01-08     Pedro, Carrasatorre, Lazcano    
 
   Lehengo abizena Carracedo zen (aitona Pedro Carracedo Uria, 1605-12-02, Durango) eta hortik lau urte bakarrik behar zuten Carrasatorre pasatzeko, gero Carasatorre eta Casatorre gaurko abizenak bihurtuz.


Utzi iruzkina: