BLOGAK ETA BLOGARIAK

No profile photo antiguotarrak | 2008-04-05 11:07

Aste santu aurreko ostiralean, bi blogalari etorri zitzaikigun ikus-entzunezko ikasleei gomendio batzuk ematera. Hain zuzen ere, Patxitrapero eta Iban Arantzabal.

Lehenengoa (Patxitrapero), blogaria izateaz gain Zumarragako udaltzaina ere bada. Iban Arantzabal berriz, Goiena Telebista arduradunetako bat da gaur egunean.

Iban arantzabal izan zen lehena bere bizi esperientzia kontatzen hasi zena. MU-n ikasitakoa, eta egun Goienaren web atalaz arduratzen dena da. Kazetari multimedian eta formazio jarraian sinesten du Ibanek.

Bigarrena berriz, tipo xelebrea, Patxitrapero. Zumarragako udaltzaina izatez, blog-ekin harreman handia duen pertsona. Ezin izan zuen guri eman behar zigun hitzaldia ondo prestatu, lanetik kanpo gertatu zitzaizkion beste arrazoi batzuengaitik.

Blogariek gomendio pila eman zizkiguten, adibidez xuxen pasatzearena idazten dugun bakoitzean edo egunero blog-ean idaztearena ere bai.


Utzi iruzkina: