Osteguna: aurkezpenen idazlana, albistea eta Iñigo Aranbarriren hausnarketa

No profile photo kamera ezkutua | 2017-09-21 18:44

 

AURKEZPENEN IDAZLANA

Gaur egungo hedabideek, beraien lana ongi egiteko ezinbestekoa den estilo liburu bat dute; Etb k, Berriak... Baina betetzen al dituzte gida horretan jartzen duen guztia?

Emakumeen bazterkeriari dagokionez, Rioko joku olinpikoetan esaterako, hedabide gehienek emakumezkoak baztertzen dituzte haien fisikoari berebiziko arreta jarriz, sexyak direlako, kamera aurrean ongi posatzen dutelako... azken finean, sexismo linguistiko baten aurrean aurkitzen gara, emakumea izateagatik  diskriminatuz. Honetaz gain, hedabideek emakume kirolari batek zerbait irabazten duenean edota bere kirolean arrakasta izaten duenean,beti aurkitzen dute biderenbat emakumezkoa bigarren plano batean uzteko. Jinasia erritmikako neska batek txapelketa bat irabazi zuenean, albistea argitaratu zuen hedabideak ez zuen jimnastaren izena ere jarri soilik dantza egin zuenean entzuten zen musikaren abeslariaren izena baizik kasu honetan David Bisbalen izena. Hedabideek, gizonezkoei buruzko albisteak, beraien izen abizenekin eta haien lorpenekin argitaratzen duten bezala berdina egin beharko lukete emakumezkoekin. Hedabide batek argi izan behar du zein den informazio garrantzitsuena emakumezkoa edo gizonezkoa izan. Ezin dira soilik kirolarien sexuan oinarritu.

Suizidioen eta istripuen gaiari eutsiz, bat baino gehiago arritu duen gaietako bat Budd Dwyer-en kasua izan zen. Budd Dwyer-ek bere buruaz beste egin zuen zuzenean jende guztiaren aurrean, gutun batetik pistola ateraz. Gai hau oso polemikoa izan zen ikus-entzuleen artean izan ere, bideo gogorregia izanez, telebistako kate gehienek Budd-en suizidioa emititu zuten bere lehen planoa erakutsiz, haurrentzako ordutegia zen ala ez pentsatu gabe. Kasu honetan, hedabideek ez zuten zuzen jokatu, sekulako errespetu falta izan zen familiarekiko eta baita ikus-entzuleekiko haien sentsibilitatea kaltetu zezakeelako. Kazetari batek, albisteak pentsatzeaz gain, ikus-entzuleen eta familiakoen tokian jarri beharko litzateke erabaki bat hartu baino lehen. Gainera, horrelako gauza bat argitaratzean sekulako liskarrak sortu daitezke, kazetaria epaitua izateraino.

Lady-Dy oso pertsona ezaguna izan zen bere garaian, horregatik irteten zen bakoitzean ez zuen pribatutasunik izaten izan ere, prentsa arrosak sekulakoak idazten zuten bere inguruan, bere bizitzari buruz. Baina 1997.urtean auto istripu batean hil zenean paparazziek bere heriotza errespetatu gabe istripua gertatu zen tokira joan eta argazkiak ateratzen hasi ziren laguntzeko asmorik gabe.  Oso muturreko kasua dela iruditzen zait. Ulertzen dut pertsona famatua izanda edozein famatu bezala, argazkiak ateratzen zaietela eta haien bizitzak argitaratzen dituztela hedabideek baina zure lana lehenestea pertsona bat salbatu aurretik, penagarria iruditzen zait. Horrelako kasu baten aurrean kazetari batek bere lana alde batera utzita, laguntzen saiatu beharko litzateke argazkiak zein angulutatik atera pentsatu gabe. Hori eginez gero, ez duzu argazkirik lortuko edo agin bai, baina gutxienez, pertsona bati bizia salbatuko zenioke.

Kasu hau ere oso polemikoa izan zen bere garaian ,Lydia Lozanoren huts egiteagatik batez ere. Ylenia Carrisi desagertu eta hortik urte batzuetara 2005. urtean Lydia Lozanok Ylenia bizirik zegoela esan zuen, hori egiaztatzen zuten frogak zituela esanez. Lydia Lozanok egin zuena lotsagarria iruditzen zait alde batetik, bi ondo jarrita izan behar dituzulako hori bere aitaren aurrean esateko eta beste alde batetik, bere familiarekiko errespetu falta handia delako. Oso profesionaltasun gutxi izan zuen hau egiterakoan eta ondoren barkamena eskatu zuen arren beranduegi zen atzera bueltatzeko mina jada eginda zegoen. Kazetari batek frogak erakutsi aurretik, informazioa egiaztatu behar du hori egia dela baieztatu arte.

Omayra Sanchez-en kasua oso ezaguna egin zen bere garaian. Hemen ere, hedabideen lana negargarria izan zen, 13 urteko neskatxa sufritzen ari zen bitartean, rtv ko kazetari bat bere kamera eskutan zuela grabatzen hasi zen gaztearen sufrimentua kontuan izan gabe eta laguntzeko asmorik gabe. Gainera, telebistan emititu zuten haren heriotza inolako baimenik gabe. Adingabea izanda, gurasoei baimena eskatu beharko liokete emititu baino lehen baina adingabea izateaz gain, irudi horiek emititzea errespetu falta handia da bai familiarekiko eta bai ikus-entzuleekiko.

Manipulazio mediatikoa, egitean, ez zara ari informazioa benetan gertatu den moduan azaltzen. Venezuelan jarritako bonbaren gertaerak bi betsio izan zituen. Venezuelako kate batek emandako albistea benetan gertatu , Telecinco-k kontatu zuena aldiz gezur hutsa zen. Kazetari batek, informazioa biltzen duenean kontrastatzeaz gain, benetan hori gertatu dela ziurtatu behar du. Azken finean, informazio okerra ematen baduzu ikus-entzuleak desinformatzen ari zara eta haiek, berehala sinetsiko dute gertatu dena izatez, konfiantzazko hedabide bat delako. Kontu handiz aritu behar da horrelako gauzetan.

Diego Pastranaren kasua injustua izan zen hasiera batean. Neskatila kulunkatik erori zenean amaren mutil lagunaren tratu txarrengatik zela pentsatu zuten, baina neskatxa buruko minarekin hasi zen eta zoritxarrez hil egin zen. Baina bere autopsiaren arabera ez zuen inoiz tratu txarrik jaso bere amaren bikotekidearen aldetik. Beraz, hedabideek ezer jakin gabe epaitu zuten. Kazetari batek lehendabizi informazioa egiaztatu behar du eta bestela moduak eta moduak daude inor epaitu gabe, albistea kontatzeko.

Juego de tronos Zumaian grabatu zutenean, milaka petsona hurbildu ziren bertara argazkiak atera eta bideoak grabatzera hortik gutxira sare sozialetan argazkiak eta bideoak filtratu zirenerarte. Horrelakorik ez gertatzeko jendeari ordaintzeaz gain, segurtasun neurriak haunditu beharko lukete jendea hurbildu ez dadin. Baina hemen bitxiena etbk egin zuena da, argazkiak haien webgunean zintzilikatzeaz gain, errportaje bat egin zuten beraien etika eta morala errespetatu gabe. Bideoan, bi kazetari mendietan zehar ezkutaturik telesaila grabatzen ari ziren bitartean, argazkiak atera zituzten segurtasun neurriak hautsiz. Kazetaria profesionala izan behar da segurtasun neurriak badaude errespetatu eta ahal den tokitik ateratzea izango litzateke egokiena baina HBO ekoiztetxeak toki horretan grabatzeko ordaindu egin dutenez, kazetariek errespetatu egin beharko lukete.

 

"THE OTHERS" 

Iñigo Aranbarriren hausnarketa irakurri ostean, nik uste dut hedabideek argazkian agertzen den pertsonaren arabera argazkia pixelatu edo bere horretan uzten dutela, hau da, haurren kasuan estilo liburuak horrela esaten duelako pixelatu egin behar dira haien aurpegiak, baina baita ere posible da hedabideek manipulatu ahal izatea komeni zaienaren arabera. El Correo Españoleko egunkarian esaterako,haurraren aurpegia pixelatu gabe agertzen dela dio Aranbarrik  beraz kasu horretan posible da egunkariak manipulazio lana egin izana. 

ALBISTEA

Berri honek atentzioa deitu dit onera. Kazetariak oso ongi azaltzen du gertatutakoa,oraindik ez dakitenez hiltzailea nor den modu egoki batean azaltzen du albistea inor akusatu gabe. Hiltzailea nor den jakiten dutenean, egiaztatu ondoren argitaratuko dute albistea. Orain deontologia ikasi dugunez,arreta gehiago jartzen dut horrelako kasuetan, gauza txarrak egoteaz gain,gauza onek ere arreta pizten didate.

http://www.eitb.eus/eu/herriak-hiriak/osoa/5093735/epaitu-dituzte-hodei-egiluzen-lapurretan-inplikatutako-hiru-lagunak/

 

 

 

 

 

 


Utzi iruzkina: