Asteazkena: aurkezpena, albistea eta testua(hausnarketa)
AURKEZPENA
Osteguneko aurkezpena prestatzeko, lehendabizi aurkezpenean azaldu nahi ditugun puntu garrantzitsuenak idatzi ditugu eta ondoren, hainbat bide erabili ditugu informazioa bilatzeko, internet batez ere. Egokitu zaigun gaia oso ezaguna denez, erraz aurkitu dugu behar genuen informazioa. Bertan, gure gaiari lotutako artikulu interesgarriak eta gaia ongi azaltzen duten bideoetara jo dugu. Honetaz gain, ez dugunez jendea aspertzerik nahi aurkezpena dinamikoagoa egitea pentsatu dugu, aurkezpenaren hasieran “Game of Thrones”en abestia jarriz sarrera moduan eta jendearen interesa pizteko, artikulu batean aurkitu dugun esaldi kurioso bat jarriko dugu jendea aurkezpenean zentratu dadin.
“BERTSIO OFIZIALAK DIO”
“Bertsio ofizialak dio” hausnarketa irakurri ostean, testu honen idazleak errugabetasun presuntzioa salatzen duela uste dut, atxilotutako sei gazteeei atxilotu egin zietelako lapurrak izan gabe “Lapurrak balira bezala jazarri zitzaizkiela... lapur izan gabe.” dio Iñigo Aranbarrik. Kazetariek, horrelako albiste bat esan aurretik konfirmatu egin behar dute esaten dutena egia den ala ez. Honetaz gain, kazetaria objetiboa eta zehatza izan behar da, kasu honetan ez bezala, albistea ez da oso ongi ulertzen eta horren ondorioz gaizki ulertuak egoteko arriskua egon daiteke.
ALBISTEA
Albiste honen irudiak pixka bat gogorregiak iruditu zaizkit poliziak indarra erabiliz baztertzen zituztelako manifestatzaileak. Agian, manifestaldian dauden familiakoei ez zaie gustatzen maite dutenak horrela ikustea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: