Asteartea: kontzeptuen deskribapena, albistea eta "Ni Alkaeda naiz " testua
KONTZEPTUEN DESKRIBAPENA
Etika eta moralaren gaian zentratuz, etika, pertsona baten printzipioak lehenagotik barneratuta izatea da. Klasean jarritako adibidean, trenbidearen alde batean maite duzun pertsona bat azaltzen zen eta beste aldean ezagutzen ez dituzun bost lagun eta horren arabera etika kontuan hartuz, nor salbatu erabaki beharra duzu. Azken finean, logikoena bost lagunak zalbatzea izango litzateke pertsona bat baino gehiagoren bizia jokoan egongo litzatekeelako, baina benetan pentsatzen jarrita maite duzun pertsonaren bizitza ere asko arduratuko lizuke. Moralaren kasuan, zer dagoen gaizki eta zer ongi reflexionarazten dizu.
Deontologia, Etika eta morala lotzen dituen zubi baten antzekoa da eginbeharren oinarriak eta arau moralak aztertzen dituena. Esaterako, mediku batek ezindu gaixoaren baimenik gabe informazioa eman.
Prentsa kontseilua, Komunikabideen jokaerari buruz iristen diren kexak aztertzen dituen erakundea da, adibidez egunkarian albiste bat argitaratzen denean eta albiste horretako informazioa egia ez denean edo hitz desatseginak erabiltzen dituenean prensa kontseiluak neurriak hartzen ditu komunikabide harekiko.
Ikus-entzunezkoen kontseilua, Ikus entzunezkoen erakunde erregulatzaile independentea da, prentsa kontseiluaren berdina da baina hauek ikus-entzunezkoetan zentratzen dira gehienbat. Esate baterako, gai hau landu duen taldeak jarritako bideoan, argi eta garbi ikusten da egoera hori sufritzen duen pertsonarekiko zein bere familiarekiko errespetu falta. Bertan Juan y Mediok gona mozten dio programako kolaboratzaile bati.
Adingabeak, talent show eta reality-etara aurkezten dira audientzia gehiago lortzeko asmoarekin, honen adibide garbiak “La voz kids “eta “masterchef junior” dira. Haur batzuen kasuan gurasoek behartuta aurkezten dira programa horietara. Baina zergatik ez zaie haurrei umeak izaten uzten? Adingabeen kasuan hiru arau jarraitu beharko lirateke gurasoen permisoa izatea, anonimatua mantentzea eta haurren izenak babestea.
Akatsen zuzenketak eta erantzuteko eskubidea/Kontzientzia klausula. Horrelako kasuetan zuzendariak erabakitzen du emititu edo ez baina arrazoiak eman beharko ditu esate baterako “Cuadrilla busca cita”-ren kasuan etb ren esku geratuko litzateke barkamena eskatzearen gaia. Kontzientziaren klausulan, komunikazioen munduko profesionalek daukaten eskubide bat da. Langileak enpresarekin daukan kontratua amaitzeko eskubidea eskaintzen du. Esate baterako, komunikabide baten lanean hasten zarenean ideologia bat duzu eta komunikabide horrek bat-batean aldaketak egiten baditu zuk ezin duzu zure ideologiarekin jarraitu hortaz, kontzientzia klausulak, zu zeu kaleratzeko aukera ematen dizu.
Errugabetasun presuntzioa. Gizaki guztiok dugun oinarrizko eskubidea da, edozein gertakizunen aurrean denok gara errugabeak kontrakoa frogatu arte. Adibidez, albistegietan, guztiz frogatu arte ezin duzu esan zein den hiltzailea bestela sekulako iskanbila eragiteko arriskua izango zenuke.
Objetibotasuna eta zehaztasuna. Ezinbestekoa da kazetariak informazio iturriak egiazatu eta aztertzea. Honetaz gain, kazetariak ezin du inondik inora ere bere iritzia eman albisteetan edo edozein testutan berak sinatutakoa ez bada. Adibidez “El Intermedio” ko bideoan intereconomiako gizonak bideo hura egin baino lehen egiaztatu egin beharko lukeen egia edo gezurra zen.
"Ni Alnaeda naiz" (Iñigo Aranbarri)
"Ni Alnaeda naiz" testua irakurri ostean, idazleak bazterkeria eta errugabetasun presuntzioa salatzen duela uste dut. Kazetari batek hiri bati egiten dionean erreferentzia ez da beharrezkoa lehengo garaietan gertatutako historian oinarrituta albistea idaztea Toledoren kasua esaterako.
ALBISTEA
Ikusi dudan albistea Mikel Goñik zortzi urteko kartzela zigorra bete behar duela da. Albiste honetan arreta deitu dit kazetariak nola kontatzen duen albistea, pertsonaia publikoa denez, zehatz mehatz kontatzen du gertatu dena. Beste edonor izango balitz gutxieneko informazioa kontatuko luke nor den kontuan izan gabe.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: