Gasteizeko unibertsitarioak ere AHTari eragozle

ahtezordaindu 1456130513295 AHTri Desobeditzen | 2007-11-14 21:01

Desde la universidad de Vitoria-Gasteiz también objetan al TAV

Gasteizeko AHTaren Aurkako Unibertsitateko taldeak AHT ez ordaindu desobedientzia kanpaina bultzatzeko taldeko bidaia egin du. Hau da AHT Gelditu! elkarlanaren lagun eta Urbinako Erresistentzia gunearen lagun den talde honek idatzi duen komunikatua:
Gaur 2007ko azaroaren 14ean AHTaren Aurkako Unibertsitateko Taldeak (AHT-AUT) Renfe eta EuskoTren enpresen aurreko desobedientzia kanpainan parte hartu du. Unibertsitateko talde honek azken bi urteotan AHTaren aurkako hainbat ekintza antolatu ditu; oraingoan 20 lagun Gasteizko Renfeko geltokitik Iruñerantz abiatu dira. Billetea ordaindu gabe eta objekzio orria eskuan zutelarik, jai giro errebindikatzailea zabaldu dute trenean zehar. Pikari identifikazio orriak eman ostean Etxarrin jaitsi eta gero Gasteiza itzuli dira.
Zuk ere eragozpen bidaia egiten duzuenean esaiguzu, jadanik gutxienez ehun pertsonak parte hartu dutela badakigu. AHT ordaintzeko izango ziren berrehun bidaitxarteletik gora salbatu ditugula kalkulatzen dugu.

Desde la universidad de Vitoria-Gasteiz se han sumado a la campaña de no-colaboración con el TAV haciendo un viaje en grupo. Asi nos lo cuenta este grupo afin a AHT Gelditu! elkarlana y al Espacio de resistencia de Urbina:
Hoy, 14 de noviembre del 2007, el grupo anti TAV (AHT-AUT) ha participado en la campaña de desobediencia en contra de las enpresas Renfe y EuskoTren, colaboradoras del TAV y partícipes del proyecto Y vasca. El grupo universitario lleva dos años organizando actividades en contra del proyecto; hoy han partido desde la estación de Renfe de Gasteiz hacia Iruña. Sin haber pagado el billete de viaje y con la hoja de objeción de conciencia en mano, han ambientado el viaje con un tono reivindicativo. Después de entregar las hojas de identificación al pica, han bajado en Etxarri, y han regresado a Gasteiz.
Si tu también viajas objetando al TAV cuéntanoslo, sabemos que ya han desobedecido al menos un centenar de personas, y calculamos en más de 200 los billetes que ya no irán a financiar el TAV.


Utzi iruzkina: