Inauterietan "Matxinada"

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2008-01-12 11:28

Aurten inauteriak inoiz baino goizago izango direnez eta kasualitatez Santa Ageda astearekin bat eginten dutenez, Altsasuko Udaletxeak aste bat atzeratzea erabaki zuen. Horregatik, Altsasuko Herri Inauteriak otsailaren 12an izango da eta Piñata Inauteriak 16an.

Altsasuko Herri Inauteriak edo Momotxorroen inauterietan, protagonistak Momotxorroak diren arren, beste hainbat pertsonai ateratzen dira. Hoietako talde handi bat Matxin Gaiztoak dira, Gaztetxeak ateratzen dituen matxino taldeak. Hauek, beste garai batean bezala, etxeetatik joaten dira janaria "lapurtzen". Ondoren, lortutako janariarekin askaria egiten da herriko Foru enparantzan.

Ardoa ez da falta askari herrikoi honetan. Behin ondo asetuta, momotxorro, sorgin, maskarita eta bestelako pertsonaiekin bat egiteko garaia ailegatzen da herri osotik zehar beldurra sortaraziz.


Utzi iruzkina: