Hasi dira Altsasuko Feriak

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-10-19 23:20

Gaur, urriak 19, ostirala, hasi dira Altsasuko Feriak. Hasiera ofiziala Udaletxean suertatzen zen bitartean, Gaztetxean haien harrera alternatiboa egiten ari ziren. Ondore, Altsasuko peñekin batera antolatutako jolasak izan dira Foru enparantzan. Izan ere, Gaztetxeak Gaztetxon eguna izendatu dute ostiralekoa.

Bihar, larunbata 20, beteranoen eguna izango da. Txarangaren laguntzarekin Alde Zaharreko tabernaz-taberna poteatzeko aukera izango da goizeko partetik eta herri bazkarian ondo asetu ondoren, Peñen kafea izango da. Arratsaldean ere, kalejira txarangarekin eta arratsaldeko zortzietan, Zumalakarregi enparantzatik abiatuko da bajadika.Bitartez, egunean zehar, jokoak eta sorpresak izango dira eta ez dena faltako, programa alternatiboan bermatu duten bezala, katxondeoa izango da.


Utzi iruzkina: