GT' 08

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2008-01-05 13:55

2008. urtea Gazte Topagunearen urtea da. Orain dela bi urte Sakanan ospatu zen azkeneko Topagunea, Etxarri-Aranatz-en hain zuzen. Antolatzaileen lana ikaragarria izan zen, baina eguraldia kontrolatu ezin denez, betiko arazoak sortu ziren. Horregatik, aurtengo Topagunean arazo txiki hoiek konpontzeko nahian auzolana hasi da.

http://www.gaztetopagunea.net/ webgunean martxoaren 21etik 24ra ospatuko den Gazte Topagunearen eraikuntzan parte hartzeko aukera dago. Web orrialdean, laguntza eskaintzeko eta iritzia emateko aukera dago. Lekua zehaztu ez den arren, abestiaren egilea HESIAN talde sakandarra izango delaren informazioa ailegatu zait.


Utzi iruzkina: