Gaztetxeko Liburutegiaren Aldeko Kontzertua

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2009-05-19 13:54



Maiatzaren 22an, gaueko 11 t'erditan, Altsasuko Gaztetxearen 
Liburutegi Herrikoiaren aldeko kontzertua egongo da Gaztetxean.
Ostiralean, HONORIS CAUSA Burgosetik datorren
“rock”-a lantzen duen laukote da eta RESET disko berria
aurkeztera datoz. Azkarateko Katarain estudiotan grabatu dute
eta Haritz Harreguy izan dute produkzio lanetan.


Kontzertua dohan izango da baino liburutegi herrikoia
osatzen laguntzeko Gaztetxearen sarreran liburu bat uztea
eskatzen dute.

Orain dela hilabete batzuk hasi zen Altsasuko Gazte Asanblada
etxean edo ganbaran hautsa pilatzen dauden erabiltzen ez
diren liburuak jasotzen. Liburuei bigarren aukera bat
emateko liburutegi herrikoia osatu nahi da. Emandako liburuek
edozein gai jorra dezakete, haur-literatura barne. Azken helburua,
herriak osatutako herrirako izango den liburutegi bat sortzea da.





Utzi iruzkina: