Gaztetxe "berria"

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2008-01-11 12:29

Pentsatzen nuena baino askoz denbora gehio egon naiz Gaztetxean sartu gabe. Lehen egunean berriro sartzean oso aldatuta dagoela konturtatu nintzen. Aldaketak egin zituztela entzunda nuen, baina ez nuen espero horrelako aldaketak. Beste Gaztetxe bat dirudi.

Taberna eta eskenategiko hormak txuriztatu dituzte. Horrek, Gaztetxea handiagoa delaren sentsazioa ematen du. Taberna barruan ere erreformak egin dituzte eta lehen zegoen "sukaldea" eraldatu dute barra txikiagoa eta "almazena" handiago eginez.

Hori bai, nahiz eta aldaketa asko egin Gaztetxea hobetzeko asmoz, kontzertuetan pasatzen den beroa berdina izaten jarraitzen du.


Utzi iruzkina: