Etxebizitzaren aldeko manifestazioa

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-12-29 10:35

Aurreko egunean azaldutako egoerari aurre egiteko Bizakaiko Gazte Asanbladek eta beste hainbat etxebizitzaren aldeko kolektibok manifestaziora deitu dute urtarrilaren 11n.

"Manifestazioa Guggenheim-tik abiatuko da arratsaldeko 19:30tan. Etxebizitzaren arazoa pairatzen dugun gazteok biltzea dugu helburu. Manifestazio koloretsua, masiboa eta partehartzailea izango da, aldi berean, erantzuleen salaketarako tartea izango duena. Gazte espresio ezberdinak lekua izango dute, beraz deialdia egiten diegu gazte asanblada eta talde ezberdinei gurekin bat egitera".

Urtarrilaren 2. astean etxebizitzaren aldeko baterajotzea. Bertan etxebizitzaren aldeko ekimen desberdinak egongo dira eta urtarrilean 11ean, lehen esan bezala, manifestazioa egongo da Bilboko kaleetan zehar.


Utzi iruzkina: