Asteburu lasaia...

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-10-28 10:10

Ez dut asteburu lasai bat gogoratzen. Asteburuero Gazte Asanbladak zerbait "asmatzen" zuen Altsasun giroa sortzeko, Altsasuko jendea kanpora ez joateko. Baina atzo juergarik gabe geratu ginen. Kontzerturik ez, jolasik ez, partidurik ez...izan dudan lehenengo ideia Gabonetarako ekintzak antolatzen eta prestatzen direla. Orduan, ezer ez egotea justifikatuta dago. Ze beste Glamour Jaia egiten badute...

Hamabostgarren urtemuga ospatzeko, urte bukaeran Glamour jaia deitutako festa antolatu zuten. Asanbladako dinamikari jarraituz, 2004.eko azken egunean gazte (eta ez hain gazte) guztiek glamourrezko jantzikin jantzi ziren gaztetxekoek jazteko modu txarraren topikoari aurre egiteko. Gaztetxean telebistako programa ezagun bat parodiatu zuten, Drag Queenak egon ziren, agurrak mezu laburren bitartez… Jaiaren antolatzaileek Gaztetxea inoiz baino beteago egon zela azaldu zuten urtemugarako argitaratutako Ostikazine aldizkarian. Mugimenduzko urte zaratatsua izango zela ohartarazi zuten jai horretan, eta hala izan zela ebaluatu zuten bukatzean.

Dena dela, eta horrelako beste urte bukaera bat izatea nahi dugun arren, egoera politikoa ez dago jai handirik egiteko moduan. Eta ez giro politikoa bakarrik. Atzo, Arbizun, Sakanako AHT gelditu! plataformaren aurkezpena egin zen. Begira non zegoen Altsasun ezer ez egotearen misterioa.


Utzi iruzkina: