Asteazkenetan, Asanblada

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-10-11 22:26

Altsasuko Gazte Asanblada (AGA) 17 urte baino gehiago daramatza astero asanbladak egiten. Gaztetxea sortu baino lehen kalean egiten zituzten eta horregatik eskatu zuten lokal bat non elkartu, denbora pasatu eta gazteentzako gauzak antolatu.

Asanbladetatik ikaragarrizko ideiak ateratzen dira, antolatzen dituzten ekintza eta festa guztiak gazteen bilera hauetan ideiatzen baitira.

Gaur asteazkena, arratsaldeko 7:30tan (gauzak ez baldin badira aldatu) honetako asanblada bat egingo da eta Altsasuko Feriak hurrengo astean direnez, hau izango da gai nagusia festa guztia antolatu behar delako.

Gazte gero eta gehiago asanbladetan agertzen diren arren, Gaztetxean beteranoak direnak behin eta berriz animatzen dute jendea bileretara joateko, azken finean, beraiek esaten duten moduan, Gaztetxea herri osorako egina da, espezialki gezteentzako. Horregatik, asanblada hauetako sarrera guztiz librea da eta bakoitzak dituen ideiak azaldu ahal ditu eta guztion batera guztiontzako jai eta ekintza (dibertigarriak) antolatzea.

Atzo erabaki zenarekin eta hurrengo asteazkenan, urriak 17, hitzegingo denarekin Altsasuko Ferien Gaztetxearen programa alternatiboa egingo da.


Utzi iruzkina: