Altsasuko Gaztetxeko Liburutegia

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2009-04-16 14:04



<<Altsasuko Gaztetxeko liburutegirako liburu bilketa abiatu dugu.

Orain dela denbora bat, Altsasuko Gazte Asanbladako kideek hutsune bat
aurkitu genuen gure jardunean. Hutsune hori betetzeko asmoarekin,
eta Gasteizeko edo Tolosako gaztetxeen esperientziak oinarri
hartuta, Altsasuko gaztetxean liburutegi bat sortzeko ekimena martxan
jartzea erabaki dugu.

Ekimen honen baitako lehen pausua eman eta herriko zein bailarako
jendearen parte hartzea bultzatuz, Altsasuko Gazte Asanbladako kideak
liburuak biltzen hasiko gara Altsasun zein inguruko herrietan. Horrela,
etxean erabili gabe edo ganbaran hautsa pilatzen dauden liburuei aterabide
egokia ematea bilatzen dugu, era berean, berrerabili eta irakurri nahi
dituen edonorentzat eskuragarri jarriz. Hori dela eta, emandako liburuek
edozein gai jorra dezakete, haur-literatura barne. Azken helburua, denon
partehartzeari esker denon eskura egongo den liburutegi herritarra osatzea
da.

Altsasuko Gaztetxeko liburutegia osatzen laguntzeko libururen bat eman
nahi duen edonork, liburuak Altsasuko ondorengo lekuetako batera eramatea
besterik ez du:

• Altsasuko Gaztetxea
• Lurrazpi taberna.
• Biltoki taberna.
• Gautxori taberna.>>


Utzi iruzkina: